Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/19

Hainbat proposamen aurkeztu ditugu Batzar Nagusietan Pasaia biziberritu eta hobetzeko

Jeltzaleek Aldundiari proposatu diote foru soberakinetik diru partidak bideratzea Eskalerillaseko igogailua egiteko, Lezo eta Donibane arteko bidegorrirako, Molinao parkeko 3.fasea gauzatzeko eta Herrerako geltokitik Azkuenera bitarteko sarbideak egiteko. Alkatetzarako hautagai Nahikari Oterminek elkarlanaren aldeko apustua berretsi eta Pasaiaren alde lan egiteko erakunde desberdinetan EAJ-PNVren koordinazioa azpimarratu du.
Hainbat proposamen aurkeztu ditugu Batzar Nagusietan Pasaia biziberritu eta hobetzeko

Nahikari Otermin Pasaiako EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaile eta alkatetzarako hautagaiak eta Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietan talde abertzalearen bozeramaile eta Aldun Nagusi izateko hautagaiak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Pasaiako egoera hobetu eta hiria biziberritzeko Foru Arauaren harira EAJ-PNVk Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztu dituen proposamenen berri emateko.

Oterminek azaldu duenez, EAJ-PNV lan koordinatua egiten ari da euskal erakunde desberdinetan Pasaiaren eta pasaitarren egoera hobetzeko asmoz, eta gaur Markel Olanok gure herrira egindako bisita EAJ-PNVk Pasaia biziberritzearen alde egindako apustuaren baitan kokatzen da. “Pasaiaren alde lan egiteko elkarlana beharrezkoa da guretzat, jarraitu du Nahikari Oterminek, horregatik, Batzar Nagusietako bozeramaile jeltzalearekin hainbat bilera egin ditugu foru soberakinari lotuta zein proposamen egin zehazteko, betiere Pasaia eta Pasaitarren beharrak kontutan izanda”.

Bestalde, Markel Olanok, EAJ-PNVren batzarkide taldeak Pasaia biziberritzeko hartutako konpromiso eta babesa adierazi du. Hori horrela, Olanok Batzar Nagusietan 66 milioi euroko soberakinen kudeaketarako Foru Arauaren proiektuari talde jeltzaleak aurkeztutako proposamenen berri eman du. “Finantzazioa eskatu diegun proiektuen baitan ditugu pasaitarren ongizatea hobetuko duten lau proposamenen, hala nola, Eskalerillaseko igogailua, Lezo eta Donibane arteko bidegorria, Herrerako geltokitik Azkuene bitarteko sarbideak eta Molinao parkeko 3.fasea, hurrenez hurren, 200.000, 700.000, 1.000.000 eta 200.000 euroko partidak bideratzea proposatu dugu” azaldu du Olanok.

“Eskalerillaseko mozioa udalbatzan onartu zenetik, Bilduren aurkako bozkekin, alkateak ez du aurrera pausorik eman gai honen inguruan, horregatik EAJ-PNVk hartu du iniziatiba proiektua gauzatu dadin” adierazi du Oterminek. Halaber, Aldundiari inplikazio handiagoa eskatu dio Lezo eta Donibane arteko bidegorriari dagokionean, izan ere “Aldundia hitzetatik ekintzetara pasatzea da behar duguna bi udalerriak lotuko dituen bidegorria eraikitzeko diru partida bideratuz” gehitu du. Azkenik, Oterminek azpimarratu du aipatu proposamenek herritarren mugikortasun eta bizi kalitatea hobetuko dutela, eta Markel Olanorekin eta gainerako erakundeekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Pasaiarekin lotutako gaiak jorratzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...