Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/18

Bilduk Europari hondakinen kudeaketari buruzko informazioa ezkutatzen jarraitzen diola

Batzarkide-jeltzale Xabier Ezeizabarrenak Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkini eskatu dio, Europako Batzordeari esateko bakarrik Foru Arauaren zati bat beteko duela, hain zuzen ere, bere iritziarekin bat egiten duen zatia. Izan ere, egokia izango litzateke Errazkinek Europako Batzordeari azaltzea zeintzuk diren bere benetako asmoak.
Bilduk Europari hondakinen kudeaketari buruzko informazioa ezkutatzen jarraitzen diola

Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketa foru diputatu Iñaki Errazkinek Gipuzkoako Batzar Nagusietako izen bereko batzordean parte hartu du gaur goizean. Bertan, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen galderei erantzun die, hain zuzen ere, Europako Batzordeari Gipuzkoan hondakinen kudeaketari buruz helarazitako informazioaren gaineko galderei. Behin foru diputatuaren azalpenak entzunda, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk Europari informazioa ezkutatzen jarraitzen diola.

Ildo beretik, Ezeizabarrenak honakoa esan du: “Foru Aldundiak ez dio Europako Batzordeari bidali indarreko Foru Arauaren kopiarik eta, gainera, ez dio esan hondakinen kudeaketaren plangintza Gipuzkoako Batzar Nagusien eskumena dela Gipuzkoan. Bakarrik foru diputatuaren idatzia bidali dio eta, bertan, bere iritzia azaltzen dio, baina aitzitik, ez dio aipatutako gaiei buruzko informazioa ematen”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa salatu du: “Bilduren aginteko foru gobernuak Gipuzkoako Batzar Nagusiak aintzat hartu gabe jarraitzen du – gogoan izan, Batzar Nagusiek Gipuzkoako subiranotasuna ordezkatzen dutela –. Eta, gainera, Ingurumeneko foru diputatuak ez du berak eskatuta batzordean parte hartzen, baizik eta oposizioko taldeek eskatzen dutenean bakarrik ematen ditu azalpenak batzordean. Beraz, Bilduk gardena izan gabe jarraitzen du”.

Xabier Ezeizabarrenak, halaber, gaineratu du, Iñaki Errazkin foru diputatuak Europako Batzordeari ez diola esan Gipuzkoan benetan gertatzen ari dena hondakinen kudeaketan: ezkutatu dio Bilduren eredua inposizioa dela eta, gainera, Bilduren iritziak eta ekintzak Batzar Nagusien gehiengoaren aginduen aurkakoak direla. Hortaz, Ezeizabarrenak Errazkini honakoa eskatu dio: Europako Batzordeari esateko bakarrik Foru Arauaren zati bat beteko duela, hain zuzen ere, bere iritziarekin bat egiten duen zatia. Izan ere, egokia izango litzateke Errazkinek Europako Batzordeari azaltzea zeintzuk diren bere benetako asmoak.

Azkenik, batzarkide jeltzaleak Bilduri eskatu dio, gardena izateko eta Europako Batzordeari datu guztiak emateko, batzordeak berak Gipuzkoan hondakinen kudeaketa ikertzen jarrai dezan”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube