Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2013/07/30

NOIZ ARITU DA GEZURRETAN LARRAITZ UGARTE, LEHEN, ORAIN, ALA BIETAN?

EAJ-PNV-ren GBB-ren bozeramaileak esan du, baldin eta Larraitz Ugarteren adierazpenetan benetan zerbaitek jeltzaleak harritu baditu segidakoa izan dela: Ugartek esan duenez, Bidegiren diru-sarreren koadroa faltsua da – gogoan izan, koadro hori Bidegiren Administrazio Kontseiluak berak eta Batzar Nagusiek (2013ko aurrekontuan zegoen) onartu zutela –.
NOIZ ARITU DA GEZURRETAN LARRAITZ UGARTE, LEHEN, ORAIN, ALA BIETAN?

Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak prentsaurrekoa egin du gaur goizean. Ugarteren adierazpenak entzun ostean, EAJ-PNVren GBBren bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak honakoa esan du: “Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako foru diputatuak iragarri zuen 2012ko udazkenean aurkeztuko zuela ibilgailu astunentzako bidesarien gaineko Foru Arau proposamena. Hori dela eta, EAJ-PNVren iritziz, pozgarria da Bide Azpiegituretako foru diputatuak Foru Arau proposamena aurkeztu izana, jeltzaleok Bilduren Batzar Nagusiekiko errespetu falta salatu eta egun bat geroago.

Era berean, Maria Eugenia Arrizabalagak segidakoa azpimarratu du: “Ugarte foru diputatuak prentsaurrekoan esan duenez, ekonomia- eta finantza-azterketak dituzte eta batzarkide taldeek Bidesarien gaineko proiektuaren nahikoa informazio dute. Horrek esan nahi du txosten horien artean daudela proiektua babeste duten azterketa tekniko eta ekonomikoak. Horiek horrela, ez gaude ados foru diputatuak esandakoarekin, hain zuzen ere, batzarkideek nahikoa informazioa dutelari buruz esandakoarekin. Beraz, Ugarte andreari honakoa gogoratu nahi diogu: Ekonomia-irisgarritasun azterketa falta da, hain zuzen ere, uztailaren 10erako egingo zuen azterketa. Hortaz, azterketa hori izan ala ez, ez die batzarkide taldeei aurkeztu”.

Halaber, Arrizabalagaren iritziz, baldin eta Larraitz Ugarteren adierazpenetan benetan zerbaitek jeltzaleak harritu baditu segidakoa izan da: Ugartek esan duenez, Bidegiren diru-sarreren koadroa faltsua da – gogoan izan, koadro hori Bidegiren Administrazio Kontseiluak berak eta Batzar Nagusiek (2013ko aurrekontuan zegoen) onartu zutela –. Hortaz, jeltzaleen bozeramaileak adierazi du, kontuan izan gabe bakoitzaren gaitasuna Bilduren aginteko Foru Aldundiaren datuak interpretatzeko, EAJ-PNVk foru diputatu bakoitzari eskatu beharko diola zin egiteko datuak benetakoak direla. Horrenbestez, EAJ-PNVren GBBren bozeramailearen ustez, Larraitz Ugartek fikzioak baino ez ditu egiten: Noiz aritu da gezurretan Larraitz Ugarte, lehen, orain, ala bietan? Dena dela, erabakiak nahiz adierazpenak hausnartu gabe eta zuzentasunik gabe egiten ditu.

Horregatik guztiagatik, jeltzaleen bozeramaileak beste behin ere eskatu dio Larraitz Ugarteri, Ekonomia- eta Finantza-Irisgarritasun Plana eta Trafikoen Azterketa egiteko eta taldeei aurkezteko; izan ere, azterketa horiek gabe ezin da behar den bezalako iritzia izan Bidesarien proiektuari buruz. Arrizabalagaren iritziz, baldin eta Larraitz Ugartek azterketa zein plan horiek ez baditu bere jarrera onartezina izango da; eta, aldiz, baldin eta azteketa zein plan horiek eskura baditu, ezkutuko kudeaketa egiten ari da.

Horren harira, Maria Eugenia Arrizabalagak honakoa esan du: “Bidegiko Administrako Kontseiluko kideek gaur erabaki behar dute bidesarien sistemaren esleipen espedienteari hasiera eman ala ez eta ez dituzte aipatutako dokumentuak jaso. Edo ez kide guztiek behintzat. Beraz, nola nahi du Administrazio Kontseiluaren presidentak kontseiluko kideak egoki bozkatzea?”.

Azkenik, hona hemen EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarraren bozeramailearen hitzak: “Politikan dena ez da zilegi. Ezta erakundeetako teknikariak erabiltzea ere, oposizioaren ebazpenak ekiditeko. Edozein erakundetako gobernuak ezin du lanik egin teknikaririk gabe; horregatik, teknikarienganako konfiantzarik ez duelako, ezker abertzaleak ez dio oposizioa egiteari inoiz utzi”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...