Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2013/07/17

Bilduren diputatuaren noraeza eta inprobisatzeko duen joera dira Bidegi kaos egoerara daramatenak

Gipuzkoako EAJ-PNVk, berriro ere, Larraitz Ugarte Foru Ahaldunak behin eta berriz egindako baieztapenen aurrean -gaur, azken aldiz, Arabako Errepide Ahaldunarekin egon eta gero egindako agerraldian-, esandako horien edukia jendaurrean salatzeko beharrean aurkitzen da.
Bilduren diputatuaren noraeza eta inprobisatzeko duen joera dira Bidegi kaos egoerara daramatenak

Larraitz Ugarte, Lurraldeko errepide sare guztira bidesariak zabaltzeko aldebakarreko eta bapateko bere erabakia arrazoitu nahian, behin eta berriz sustatzen ari den kontaketari jarraituz, beste behin ere, “Gipuzkoako errepideen egoera larria”, “mantenuan 230 milioitako defizita” eta “Bidegik 900 milioitako zorra duela” errepikatu digu.

Ugartek Gipuzkoako errepideen mantenuaren kostuari dagokionez erabiltzen duen “mantentze defizit” elementu hori, ohituak gauzkan beste termino horietako bat da. Errepideek mantenua behar dutela esan nahi badu, hori jakina da. 2013ko Foru Aldundiaren aurrekontuan 31 milioi jasotzen dira mantenu horretarako. Bidegiren errepideen mantenua berriz, bere finantzazio egitasmoan jasota dago, eta –euren kalkuluen arabera- aurtengoa eta datorren urtekoa estaliak daude.

Gezurra da Bidegiren finantziero-ekonomiko egoera “larria” zela Bildu Aldundira, eta ondorioz, elkarte publikora iritsi zenean.

Bidegiren kontuak orekatuak ziren eta ez da “porrot” arriskurik egon. Bidegiren zorra –Gipuzkoako errepide berriak eraikitzeari erantsitako kreditua- une horretan 800 milioikoa zen, eta ez Ugartek behin eta berriro dion 900 milioikoa. Eta zeuzkan baliabideak (A-8 eta AP1eko bidesariak eta hornitegien kontzesioak) nahikoak hartutako maileguari aurre egiteko.

Beharrezkoa da gogoratzea, Ugarte iritsi arte, Bidegik 1.400 milioi inbertitu zituela, besteak beste, AP1, Donostiako bigarren zinturoia eta A-8ko hirugarren karrila, Urumeako bariantea, Ospitaletako sarrera Beasain-Durangoren zatirik nagusiena eraikitzeko. Horretarako erabili zuen Bidegik 20 urtetan ordaintzeko hartu zen 800 milioietako mailegua.

Bilduren Ahaldunaren noraeza eta inprobisatzeko duen joera dira Bidegi kaos egoera batetara daramatenak. Aurtengoan Bidegi jasotzen ari dena, Larraitz Ugartek berak 2013rako egindako aurreikuspenak baino txikiagoa ari da izaten.

Ugartek Bidegi burugabe utzi du: ez dauka ez Zuzendari Teknikorik, ez Finantza Zuzendaririk, ez Ustiapen Zuzendaririk, aurretik zeudenak arrazoi objetiborik gabe Ugartek kaleratu ondoren.

Aldundiak eta Bidegik lan bakarra dute martxan: Deskarga. Eta deskarga zingiratuta dago – ez dauka zuzendari teknikorik-. Larraitz Ugartek asteak daramatza bidesarien bere egitasmo berria azaltzen baina oraindik ez du aurkeztu horri eutsi beharko dion ekonomia-finantza behar bezalako estudiorik eta, bitartean Bidegi Finantza Zuzendaririk gabe. Eta guzti hau bidesariengatik jaso beharreko sarrerak erortzen ari direnean, onartutako azken hobariei buruzko kostu analisi zorrotzik egin ez zutelako (bitartean Ustiapen Zuzendaririk gabe jarraitzen dute).

Hau da Bilduren bi urte luzetako kudeaketaren ondorengo egoera. Bitartean, oraindik ez dugu ezagutzen Bilduk errepideetarako eta gipuzkoarron mugikortasunerako duen benetako egitasmoa.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...