Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2009/01/15
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin
Puedes escuchar aquí la entrevista integra al Lehendakari
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak errefusatu egin du martxoaren 1eko hauteskundeen ostean alderdien artean egon litezkeen akordioei buruz hitz egitea, bere ustez orain ez baita hori egiteko "garaia".
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Ibarretxek kritikatu du alderdiak "martxoaren 2an gerta daitekeenaz" hitz egitea, "arazoak konpontzeko proposamenak egin beharrean".
"Orain ez da hori egiteko garaia, orain lan egiteko garaia da. Norberak bere ideiak azal ditzala, eta gero gerokoak", gaineratu du.
Lehendakariak Arnaldo Otegirentzat ere izan ditu hitzak. Izan ere, buruzagi abertzaleak iritzi dio EAJk eta PSEk akordioa egingo dutela hauteskundeen ostean, baina Ibarretxe ez dela izango lehendakaria.
Hori horrela, Ibarretxek esan du Otegik "gauza asko" esaten dituela, eta ETAri desagertzeko eskatu beharko liokeela. "Hori esatea da denoi gustatuko litzaigukeena", nabarmendu du.
D3M
Demokrazia Hiru milioi (D3M ) hurrengo hauteskundeetan izango den ala ez galdera egin diotenean, alderdi guztiak hauteskundeetan egotearen alde azaldu da. Halere, “hauteskunde-kalkuluaren” esku egongo da.
“Betidanik ezker abertzalerekin zerikusia duen hauteskunde-kalkulua egon da. Sigla ezberdinen menpe izan dira Legebiltzarrean, baina PPk eta PSOEk egindako hauteskunde-kalkulua izan da beti. Zer gertatuko da orain? Gauza bera. Are gehiago, esan beharra dago sarritan ezker abertzalea negozio horretan sartu izan dela”, aipatu du.
Nabarmenak...
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



