Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2007/05/14

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIRAKO HAUTESKUNDE PROGRAMAREN AURKEZPENA


Markel Olanok eta Maribel Vaquerok Errenterian aurkeztu dute gaur hauteskunde programa, Joseba Egibar eta Maite Peña lagun.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIRAKO HAUTESKUNDE PROGRAMAREN AURKEZPENA

Bi hautagai jeltzaleen hitzaldi osoa

GIPUZKOAK BI ERRONKA NAGUSI DITU
 
1. Behin-betiko bakea lortzea eta herri bezala gure erabakitzeko eskubidea errespetatuko duen akordio politikoa.
2. Garapen eramangarri bat lortzen laguntzea, Gipuzkoa arlo ekonomikoan puntan izateko, kohesio - soziala, garapen kulturala, eta ingurugiroarekiko errespetuaren bidez.
 
KULTURA POLITIKO BERRI BAT GIPUZKOAN

Gipuzkoarrek Kultura politikoaren aldaketa bat eskatzen dute, politika egiteko moduetan aldaketa bat.

1. Erakunde guztien arteko talde lana; beharrezkoa da guztiok norabide berean lan egitea.

2. Beharrezkoa da gure gizartean konpromezua, berdintasuna eta gizarte ardura bezalako balioak indartzea eremu guztietan: lanean, kalean edota politikan.

3. Gipuzkoarrek proiektu hauek beraien proiektu gisa sentitzea. Gizartea helburu hauekin identifikatzea.

BERDINTASUNA, IDENTITATEA ETA GAZTEAK ERDIGINUNEAN
 
 
Gazteekin lana egingo dugu  

Gazteekin lana egingo dugu alor guztietan eta herri politiketan lehentasuna duten lan erronketan gazteen partehartzea bultzatuko dugu.

Alor politikoari dagokionean ekimen berri bat jarriko dugu martxan: "GAZTEAK KULTURA POLITIKO BERRI BATEN AINTZINDARI" programa jarriko dugu martxan gazteak bakea eta akordio politikoaren aldeko lanean inplikatzeko.

Euskararen aldeko apostua

Gipuzkoako Foru Aldundiak apustu garbi bat egin behar da euskararen alde hiru norabidetan:

1. Administrazioan eta erakundeetako zuzendaritza politikoan euskararen erabilera ziurtatzea. 

2. Euskararen erabilera bultzatzea eremu sozio-ekonomiko eta kulturalean.3. Kulturaren alor ezberdinetan euskarazko produktuen sorkuntza, ekoizpena eta hedapena bultzatzeko ahalegin berezia egitea.  

Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko lan eraginkorra burutzea.

1º HELBURUA: BAKEA ETA NORMALIZAZIO POLITIKOA LORTZEA

Euskal gizarteak, behin eta berriro, euskal erakundeek bakearen eta normalizazio politikoaren alde lan egin dezaten nahi du. Gizarteak eta erakundeek elkarrekin lan egin behar dugu. Gure helburua da:

1. Giza eskubideekiko errespetua sendotzeko eta euskal herriaren arazo politikoa konponduko duen akordio politikoa bultzatzeko erakunde ekimenak aurrera eramatea.

2. Bakea eta normalizazio politikoaren alde gizartearen parte- hartzea bultzatzea erakundeetatik.

DATORREN LEGEALDIRAKO KONPROMEZU POLITIKOA

Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagai guztiei proposamen bat egin nahi diet 4 puntutako konpromezu bat hartu dezagun guztiok bakearen eta akordio politikoaren alde gizarte olatua martxan jartzeko.

1. Bakearen aldeko gizarte olatua sortzeko konpromezua ETAk gehiago atentaturik egin ez dezan.

2. Aukera guztiek politikan parte hartzeko eskubidearen aldeko gizarte olatua sortzeko konpromezua.

3. Alderdi politikoen arteko elkarrizketaren aldeko gizarte olatua sortzeko konpromezua.

4. Alderdi politikoek akordio bat lortu dezaten eta gehiengoaren erabakia betorik gabe herri kontsulta egiteko gizarte olatu bat sortzeko konpromezua.

2º HELBURUA: BERRIKUNTZAREN ETA ERANTZUKIZUN SOZIALAREN ALDEKO APOSTUA LEHIAKORTASUNERAKO

EAJk  Gipuzkoako ekonomiaren lehiakortasunaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten du. Horretarako hiru erronka nagusi planteatzen ditu:

-Inguru ekonomikoaren lehiakortasuna indartzea -Pertsonen prestakuntza maila hobetzea-I+G+b prozesuak Gipuzkoako enpresetan eta organizazioetan bultzatzea. 

 3º HELBURUA: GIZARTE ZERBITZU SISTEMA ERAGINKOR ETA IRAUNKORRA.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hurrengo legealdian, gizarte zerbitzuetako eredu eramangarri eta aurrerakoia finkatuko du gaitasun gutxiago duten gizarte sektoreei babesa emateko.

Gizarte kohesioaren ikuspegitik helburu bi helburu nagusi eta garrantzitsu ditugu:

1. Nola mantendu eta hobetu Gipuzkoan bizi garen pertsona guztien garapen eta bizitza kalitatea.

2. Nola egin aurre gizarte bazterketari eta nola hobetu gutxien dezaketen horien baldintzak. Gutxien dezaketen hauek osatzen dute gure gizartearen ezkutuko aurpegia. 

Honetarako zazpi helburu:

1. Adinekoen eta beren familien bizitza kalitatean sakontzea.
2. Gizarte bazterketari aurre egitea.
3. Babesik gabeko adingabeei babesa eman eta laguntzea.
4. Familia babesteko egitasmoa martxan jartzea
5. Tratu txarrak jasaten dituzten pertsonekiko babesa gehitzea
6. Diskapazidadea duten pertsonekiko politikak indartzea
7. Etorkinak integratzeko politika aktiboak bideratzea.

4º HELBURUA: GARRAIO AZPIEGITURA ETA ZERBITZU PUBLIKOEN ALDEKO APOSTUA.

Gipuzkoako Foru Aldundiak azpiegituren alde  eta garraio sistema aurrerakoi eta eramangarri baten aldeko apustu garrantzitsua egingo du. Garraio publiko eta kolektiboa lehentasun bat izango da gure herri politiketan.

Gipuzkoako bailaretako garraio azpiegitura eta zerbitzuen finantziazioa indartuko dugu garraio azpiegituren berrikuntza bizkortzeko eta zerbitzuen eskeintza areagotzeko.

5º HELBURUA: KULTURAREN GARRANTZIA GARAPENA BULTZATZEKO

Gipuzkoako Foru Aldundiak kultura eta euskararen aldeko apustu garrantzitsua egingo du, gure herri izaera, gizarte kohesioa eta garapen ekonomikoa bultzatzeko

EAJ-PNVk hurrengo legealdirako aurkezten duen proiektuan kultur produktuen sormena eta hedapena bultzatzen duten herri politikak erdigunean kokatzen ditu. Kulturaren aldeko apustua egiteak herritarren aurrerabidearen eta ongizatearen aldeko apustua egitea esan nahi du.Informazioaren eta komunikazioaren teknologia bidezko kultur produktuen sormena, ekoizpena eta hedapena bultzatuko ditugu hurrengo legealdian.

6º HELBURUA: GIPUZKOAREN LURRALDE OREKA INDARTZEA   

Gipuzkoako lurralde oreka finkatuko dugu eta gure lurraldea gainontzeko euskal lurraldeekiko harremanen ardatz gisa eta mugaz bestaldeko ardatz atlantikoaren zentro bezala indartuko dugu.

Ikuspegi honetatik 4 helburu nagusi ditugu:

1. Gipuzkoaren lurralde oreka indartzea.
2. Gainerako euskal lurraldeekiko komunikazioa indartzea.
3. Euro-hiriaren proiektua indartzea Euskadi-Aquitaniako zentro bezala.
4. Gipuzkoa Europako ardatz atlantikoko zutabe moduan erreferentzi bilakatzea.   
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...