Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2007/05/13

Donostialdea, Metropoliaren Aldeko Apustua

Donostialdea, Metropoliaren Aldeko Apustua
Donostialdea biziki urbanizatutako lurraldea da. Izan ere, 305 km2-ko azaleran 320.000 biztanle bizi dira, Gipuzkoako populazioaren ia erdia (%46). Bilboren ondoren, bigarren metropolia da, 1048 biztanle/km2-ko populazio-dentsitatearekin. Udalerri bat non hasten den eta bestea non amaitzen den jakitea ere zaila izaten da askotan.

Aintzat hartuz dituen hirigintza ezaugarriak, ezaugarri soziologikoak, funtzionamendua eta, bereziki, populazio mugimenduak, Donostialdea metropoli bat bihurtu da.

Informazio eta komunikazio teknologien garapena geldiezina da, gero eta ekonomia irekiago eta lehiakorrago batean. Horri esker, erregioek eta, horietan, metropoli areek lehiakortasunerako abantailak izaten dituzte, espezializaziorako duten gaitasunagatik eta aldaketetara azkar moldatzeko duten malgutasunagatik.

Metropolia moduko eskala baten estrategiak herritarrengandik hurbil defini daitezke eta, era horretan, estrategien erdian pertsonak ipini daitezke, aurpegia eta begiak dituzten herritarrak alegia; era berean, baliabideak hobeto erabiltzen dira herritarren arazoak konpontzerakoan. Metropoli areek, udalerriz gorago dagoen hurrengo maila diren neurrian, bi abantaila dituzte: batetik, udalek herritarrekiko duten hurbiltasun bera dute eta, bestetik, udalek baino eremu handiagoa hartzen dute eta, ondorioz, lehiakorragoak dira.

Oro har, metropoli mailan garatutako estrategi arrakastatsu guztiek hainbat faktore izan dituzte bere baitan, hala nola, eragile guztiek onesten duten epe luzerako ikuspegia, sektore publikoaren eta pribatuaren inplikazioa, balio erantsi handiko jarduera ekonomikoen aldeko apustua eta hirigintza eta, bereziki, ingurumena eraberritzeko planen inplementazioa.

Gure kasuan metropoli mailako garapen estrategiak diseinatzeko eta gauzatzeko gai izango gara hein handi batean, herri administrazioek beren eskumenekin eta baliabideekin gure lurraldean elkarrekin esku hartzeko gai diren neurrian.

Bestalde, erakundeen arteko lankidetza errazagoa izango da eta metropoli kontzientzia errazago sortuko da, helburu edo jarduera gutxi batzuek aukeratu eta horien onurak bere egiten baditu hainbat udalerritako biztanle kopuru handi batek, udalerri batean baino gehiagotan gauzatzen direlako, aldaketa nabarmenak dakartzatelako edo bi arrazoi horiengatik.

Donostialdeak, metropoli mailako estrategi bat garatu behar du, udalerri ezberdinen arteko lana areagotuz, herrialdearen gaitasunak sendotuko dituen proiektu kritikoak bultzatuz.

GURE KONPROMEZUA ADIERAZTEN DUGU

1.- Donostialdeako udalerrien arteko harremanak garatzeko eremu egonkorra martxan jartzea. Metropolia garatzen dituzten proiektu estrategikoetan eragin zuzena duten erakunde ezberdinak eta udalerrien arteko elkarlana bultzatzeko balioko duena.

2.- Metropoliaren elkarte kontzientzia osatzen, erakundeen arteko elkarlana eta Metropolia egituratzen lagunduko duten proiektuei ekin. Honela, beste batzuen artetik, hurrengo proiektuak bultzatzea proposatzen dugu:

2.1. Garraio zerbitzuak eta komunikazio azpiegiturak.
  1. Foru Aldundiaren esku dauden bideko komunikazio azpiegiturei dagokienez, nabarmendu behar da pasaerako trafikoa bideratuko duen bigarren ingurubidearen eraikuntza eta Urumeako autobiaren lanak, metropolia osatzen duen lurraldea egituratzen lagunduko du.
  2. Trenbide azpiegiturei dagokionez, eta kontutan izanik Euskotrenaren sarea metropoliaren bizkarrezurra izan daitekeela, metro bihurtzerakoaren aldeko apustua egingo dugu. Horretarako Foru Aldundiaren inplikazioa beharrezkoa ikusten delarik.
  3. Garraio publiko zerbitzu ezberdinen arteko koordinazioa bultzatuko dugu, garraio zerbitzua hobetzeko.
2.2. Metropoli mailako estrategia garatzeko, tresna eraginkorra eta beharrezkoa da lurralde antolamendua. Horregatik, Donostialdeako Lurralde Plan Partzialaren tramitazioa eta onarpena bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu. Beti ere, irizpide hauek kontutan izanik:
  1. Udalerrietako edo udalerri multzoetako jarduera sozio ekonomikoek dituzten berezitasunak errespetatzea, eta baita indartzea ere.
  2. Naturgune babestu gisa izendatutko espazio libreak indartzea. Horien artean aipatzekoak dira Aiako Harria parke naturala, Jaizkibel mendia,Ulia mendia, Lau Haizetako parkea, Adarra mendia eta Andatza.
  3. Ekipamenduak deszentralizatzea, bereziki ekipamendu sozialak eta kulturalak.
  4. Area berriak antolatzea etxebizitza, jarduera ekonomiko eta zerbitzu azpiegituren inguruko beharrei erantzuteko.
2.3. Pasaialdeak Badia eraberritzea, behar izateaz gain, oso noizean behin izaten diren aukera horietako bat ere izanik metropoli area hau biziberritzeko, eraberritzeari bultzada emateko konpromisoa hartzen dugu.

San Markos, 2007-05-11
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...