Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2007/05/11

MARKEL OLANO: “EUSKAL EURO-HIRIA INKOMUNIKAZIOAREN ETA ISOLAMENDUAREN AURKAKO BIDERIK ERAGINKORRENA DA”

MARKEL OLANO: “EUSKAL EURO-HIRIA INKOMUNIKAZIOAREN ETA ISOLAMENDUAREN AURKAKO BIDERIK ERAGINKORRENA DA”

Markel Olano, Ahaldun Nagusirako EAJ-PNVren hautagaia eta Aitor Kerejeta Hondarribiako alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia, gaur bertan bildu dira Hondarribian, Euskal Euro-hiria egitasmoa behin-betiko sustatzeko garatuko diren lan ildo nagusienak aurkezteko. Markel Olanok eta Aitor Kerejetak datorren legealdirako hiru helburu nagusi aurkeztu dituzte:
  1. Mugaz-gaineko ikuspegiarekin Euro-hiriaren garapen sozio-ekonomikoa helburu duten enpresa-egitasmoak lagundu.
  2. Euro-hiriaren inguruan, mugaren bi aldetan bizi diren pertsonen arteko komunikazioa eta parte-hartzea ahalbidetuko duten kultura ekintza eskaintza bultzatu. 
  3. Euskal Euro-hiria osoan garraioaren eta mugikortasunaren zerbitzu eta azpiegiturak bultzatu.
Helburu hauen lorpenerako "Euskal Euro-Hiriaren eraikuntzan pauso eraginkorragoak ematea beharrezkoa da, hiritarrek mugaz-gaineko lankidetza honen abantailak jaso ditzaten" adierazi du Aitor Kerejetak. Zentzu honetan "Foru Aldundiaren eta  Donostiatik Baiona arte, Euro-hiria osatzen duten herrialdeko udaletxeen arteko, talde lana eta lankidetza ezinbestekoa da" azpimarratu du Markel Olanok.
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...