Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2007/05/06
TOLOSAKO EAJ-PNVk HAUTAGAI ZERRENDA AURKEZTU DU
Tolosako Udaletxeko Ekitaldi Aretoa aukeratu da, datorren maiatzaren 27an ospatuko diren udal hauteskundetarako EAJ-PNVren kandidatura aurkezteko.
Arratsaldeko 18:00retan, Jokin Bildarratz, Tolosarako alkate-gaiak, bere lan-taldea osatzen duten kideak eta datozen hauteskundeetarako ezarri dituzten helburuak aurkeztu zizkien bertara hurbildu ziren guztiei.
Tolosak aurrera pausu handia eman du azken lau urte hauetan. Bertan egin diren etxebizitzetatik kopuru garrantzitsua babes ofizialekoak izatea lortu du. Herri barneko joan-etorria eta garraioa hobetzen duten aparkaleku berrietarako proiektuak jarri dira abian. Etxebizitza eta kaleak zaharberritu eta urbanizatu dira, azken batean, Tolosako bizilagun guztien bizi-kalitatea hobetu da.
Tolosa ari da, eta aurrera egiten jarraitua behar dugu. Hortaz, gaur tolosar guztiei aurkeztu eta kandidatura hau osatzen duten kide guztiak, asmo eta proiektu berriak abian jartzeko ilusio handiz datoz. Partehartzaile izango den kudeaketa baten bitartez, Tolosaren alde lan egiteko gogoz eta apaltasunez datorren lan-taldea, elkarrizketarako irekia eta eraginkorra.
Legealdi berri honetarako EAJ-PNVk Tolosa hobeagoa nahi du tolosarrentzako, eta horretarako, asmo hauetan oinarritutako programa prestatu du:
- Babes ofizialeko etxebizitza berriak egin
- Bidegorriaren III. Fasea bukatu, Tolosa jasangarriagoa izateko
- Industria gune berriak sortu eta
- Aparkaleku berrietarako proiektuak egin
- Tolosako Alde Zaharra Birgaitu eta leheneratu
- Gure gazteentzako aisialdi, kultura eta kirol ekintzak suspertu
- Baserri inguruko auzoen garapen integrala eta jasangarria lortu
1. Jokin Bildarratz Sorron
Jokin Bildarratz, 44 urte ditu. Ezkondua eta bi seme alaben aita da. Formazioz Maisutza eta Zientzi Politikoetan Lizentziatua. Urte asko irakaskuntza arloan egin dituelarik; EiTB taldean lau urte ere lan eman zituen. Esperientzi politiko zabala: Madrilgo Senatuan; Gasteizko Legebiltzarreko kide; 8 urte Tolosako Udaletxean zinegotzi eta azken lau urte hauetan Tolosako Alkate izandakoa. Udal politika maite du eta bere laneko klabeak, taldea osatzeaz gain, bizilagunenganarako gertutasuna, eta lana apaltasunez egitea
2. Olatz Peón Ormazabal
Olatz Peonek, 37 urte dauzka. Ezkondua eta hiru alaben ama. Gizarte laguntzaile da, eta azken lau urte hauetan Tolosako Udaleko 1. Alkateordea izan da.
3. Joxelu Andueza Oyarzabal (Independentea)
Joxelu Anduezak, 52 urte dauzka. Oso gaztetatik, merkataritza administrari lanetan ari da Licar enpresan. Oso esperientzia zabala dauka kultur eta gizarte ekintza alorretan: Tolosako CIT-eko presidente izan da; 36 urtez, "San Bernardo Eskaut Gia" Taldearen partaide izan da, eta boluntario lanetan, bestetako elkarteetan eragile ere. Tolosako Udaleko Azken lau urteetan, Agenda 21, Herritarren Partaidetza eta Ingurumen zinegotzia izan da.
4. Yurre Peñagarikano Zubeldia
Yurre Peñagarikano, 34 urtekoa. Turismon Diplomatua Deustuko Unibertsitatean eta Marketingen Lizentziatua. Egun, inportazio-esportazio arloan enpresa pribatuko administrazio arduraduna da. Azken lau urte hauetan, Alde Zaharreko zinegotzi izan da Tolosako Udalean.
5. Jokin Azkue Arrastoa
Jokin Azkue, 46 urtekoa. Ezkondua eta bi seme-alaben aita. Psikologian Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. HABE-ko Zuzendari izan zen zenbait urtetan, eta azken 2 urte hauetan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Normalkuntzako Zuzendari da. Horrez gain, azken lau urte hauetan Tolosako Udaleko Ogasun zinegotzi izan da.
6. Jon Aldazabal Etxeberria
Jon Aldazabal, 40 urtekoa. Ezkondua. Zuzenbidean Lizentziatua, egun, abokatutza lanean ari da. Azken lau urteetan, Tolosako Udaleko Giza Baliabideetako zinegotzi izan da.
7. Ainhoa Etxeberria Aranburu
Ainhoa Etxeberria, 38 urtekoa. Ezkondua eta bi semeren ama. Maisutza ikasketak egin zituen, eta egun, administrari lanetan ari da. Gipuzkoako Gaztetxoen Elkarteko Arduradun nagusia da.
8. Aitzol Arozena Zufiria
Aitzol Arozena, 35 urtekoa. Ezkondua eta bi seme-alaben aita. Lanbidez karrozari, Tolosako Udaleko zinegotzi izan da.
9. Joxe Agustín Arrieta Egiguren
Joxe Agustín Arrieta, 54 urtekoa. Ezkondua eta alaba baten aita. Maisutza ikasketak egin zituen eta Teologian Lizentziatua da. Egun, bigarren hezkuntzako eta Euskara irakasle da. Gipuzkoar argitalpenetako zutabegile eta Euskal Idazleen Elkarteko kidea.
10. Begoña Tolosa Mendia
Begoña Tolosa, 44 urtekoa. Ezkondua eta alaba baten ama. Zientzia Kimikoetan Lizentziatua. Irakaskuntzan ari da. Duela bi urtetik, Tolosako EAJ/PNV-ko Batzokiko presidentea da.
11. Itxaropena Urkiola Negredo (Independentea)
Itxaropena Urkiola, 29 urtekoa. Ingeles Filologian Lizentziatua, Euskal Filologia egiten ari da. Bigarren hezkuntza eta batxilergo mailetan irakasle, eta azken lau urteetan, Tolosako Udaleko Gazteria zinegotzia izan da.
12. Andoni Imaz Garmendia (Independentea)
Andoni Imaz, 35 urtekoa. Ezkondua eta bi seme-alaben aita. 11 urtez futbolari profesionala, Andoni profesionalki kirolari lotuta dago, eta azken lau urteetan, Tolosako Udaleko Kirol Zinegotzia izan da.
13.Mikel Agirrezabala Telleria
Mikel Agirrezabala, 50 urtekoa. Ezkondua eta bi alaben aita. Duela 8 urtez, metalurgia alorrean ari da lanean. Tolosako Gastronomia eta Kirol Elkarte bateko kide da azken 25 urteotan.
14. Iban Ormazabal Barrio
Iban Ormazabal, 31 urtekoa. Ezkondua eta alaba baten aita. Eraikuntza material saltzaile eta mendizale amorratua da.
15. Miren Ezkiaga EtxezarretaMiren Ezkiaga, 19 urtekoa. Ezkongabea. Tolosar gazte hau Zuzenbideko 2. maila egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
16. Itziar Muñoa Salaberria
Itziar Muñoa, 30 urtekoa. Soziologia Politikoan Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Europar Ikasketetan Masterra, europar gaietan aditua da. Egun, Europar Parlamentuko Europaren aldeko Demokrata eta Liberalen Elkartean(ADLE) ari da lanean, eta EAJ/PNV-ko Josu Ortuondo euro-parlamentariaren lankide da.
17. Jose María Agirre Eskisabel
Txato Agirre, 63 urtekoa. Ezkondua eta bi seme-alaben aita. Formazioz ekonomilaria da. Esperientzi politiko zabala politika eta administrazioan: Gipuzkoa Foru Aldundiko Ekonomia diputatua; Euskal Estatistika Institutuko (EUSTAT) Zuzendari Nagusia; Eusko jaurlaritzako Kulturako Sailburuordea eta Tolosako Udaleko zinegotzia izan da ere. Egun GBBko kidea da.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
IRUN
2026/02/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



