Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
EAJ-PNVk, aurrekontu sozialagoak eta inbertsio zehatzagoekin egin daitezen proposamen zehatzak luzatu ditu
Alkateari galdetzen dio ea non dagoen bere hitza, joan den urtean onartutako EAJ-PNVren ekarpenak ez bai dira martxan jarri.EAJ-PNVk udal zerbitzuak indartzea, auzoetako inbertsioak handitzea, gazteentzako etxe-bizitzari irtenbidea ematea eta ingurumen eta irisgarritasunaren aldeko benetako apostua egiteko proposamena luzatu du
EAJ-PNVko udal taldea ez dago batere konforme Bergarako alkatearen jarrerarekin. Gobernu parte-hartzailea dela saltzen du han eta hemen alkateak, baina etxean ez du horrelakorik betetzen. Honen froga gisa, joan den urtean jeltzaleek egindako 2025eko aurrekontuaren proposamenak bete ez izana. Alkateak, ekarpen hauek onartuko zirela esan arren, ez dute ez auto elektrikoentzako errekarga punturik ipini, ez Artzamendiko taludaren garbiketari ekin, besteak beste, eta okerrenetakoa, Agorrosingo bigarren faseari ez diotela hasierarik eman.
Jeltzaleen iritziz, proiekturik gabeko aurrekontua aurkeztu du udal gobernuak, minimoetako aurrekontua, inolako etorkizuneko proiekturik gabekoa eta giza zerbitzuen aldeko apusturik gabekoa.
“Udaletxe bat gobernatzeko garaian, udal aurrekontua da proiektuaren ispilu. Aurrekontua da gobernu batentzat tresnarik garrantzitsuena eta Bergarako EHBilduren gobernuaren aurrekontuak ez du herriarentzat asmo handiko proiekturik jasotzen” jeltzaleen hitzetan.
Jeltzaleen ustez, proiektuak idazteko unea da, ondoren eraiki ahal izateko. Gogoratu dute orain arte herrian gauzatzen ari diren hirigintzako obrarik handienak aurreko legealdietatik datozela; Barrenkale eta San Martin plazarena. Proiektuak idazteaz gain, proiektu eta altenatibak erabakitzeko momentua ere bada, horren adibide Novedadeseko obra da; ez da oinezkoengan afekziorik ez izateko inolako alternatiben azterketa idatzirik egin, eta hilabeteak darama EAJ-PNVko udal taldeak gai honi buruz irtenbide hobeak bilatzeko eskatuz. “Lanketa arinetan oinarritzen da udal gobernua. Herriak etorkizunerako proiektu sendoak behar ditu, herritar guztien interesekoak eta ez partikularrentzako proiektuak” diote jeltzaleek.
EAJ-PNVko udal taldeak, San Joxepeko egoitzaren handitze eta hobekuntza, Agorrosineko bigarren faseko obren eraikuntza, Martoko eta Mintegi-Artzamendiko berrurbanizazioa, Angiozarreko entitate txikiarentzat aholkularitza eta azterketa, deskarbonizazioaren aurkako apustua, inbertsio zehatzak eta eraginkorrak zehaztea proposatu du, diru partida desberdinen bitartez.
Honekin batera, Gazteentzako alokairu baldintzak erraztea, etxe-bizitza berrien inguruan egin beharreko planteamendua arintzea alboratu gabe, haurrentzako ziburu eta parkeetan behar bezalako konponketa eta inbertsioak egitea eta oso garrantzitsua, irisgarritasuna bermatzea herri osoan, besteak beste, Laboratorium museoan eta Musika eskolan.
Aspaldiko eskaera bat ere jarri du EAJ-PNVren udal taldeak mahai gainean, Bergararen mugikortasun planaren idazketa egitea bergararron parte hartze prozesu batekin, eta horretarako 50.000€ko partida proposatu du.
2026rako proposamen zehatzak:
Gizarte zerbitzuak
- San Joxepe egoitzaren berrantolaketa, berritze, handitze aukerak ikusteko proiektuaren idazketa 50.000 euro
Kirola
- Agorrosin bigarren fasearen idazketa: 2023an idatzi behar zen proiektuak pendiente jarraitzen du. 50.000 euro.
Auzoak
- Baserri bideak eta kunetak: auzoei kunetak garbitu eta mantentzeko baliabideak ezarri: partida 260.000 euro (110.000€ gehiago)
- Angiozar: entitate txiki izendapena betetzeko aholkularitza 50.000 euro
Ingurumena
- Ibilgailu elektrikoentzat karga puntuak: 2025erako onartutakoak 50.000 euro gauzatu, eta aurten 3 puntu berri gehitu. 50.000 euro gehiago aurrekontuetan.
Obra eta zerbitzuak
- Ibargaraiko Bus Geltokiko estalpeak hobetu / gehitu: 50.000 euro
- Artzamendi atzeko maldaren garbiketa sakona (2025eko proposamena, kanpo kontratazioa): 50.000 euro
Hirigintza
- Mugikortasun planaren idazketa (partaidetza prozesuarekin) partida 50.000 euro (Hiri Mugikortasun iraunkorreko plana)
- Berrurbanizazioaren hainbat proiektu idazteko: Martoko- Zubiaurre: 75.000 euro / Mintegi - Artzamendi: 75.000 euro
Etxebizitzak
- Gazteendako Alokairuetan laguntzak erraztu (aldatu pleguen baldintzak, …) 30.000€
Gazteria
- Haurrentzat jolas parke estalia erdigunean (edota erdigunetik Labegaraietaruntz, Matxiategi-Poligono aldean bi daude): 50.000 euro
- Txiki txokoetarako ateen sarrerak txartelen bitartez ipini. 10.000 euro
Irisgarritasuna
- Irisgarritasuna bermatzeko hainbat lekutan obrak egin (Musika Eskola, Laboratorium, etab.) (60.000 €)
Destacados...
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
PASAIA
30/12/2025
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


