Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Altzo-Azpiko Bilkura berezia. Ipuscuatik Gipuzkoara 1000 urte: iraganetik etorkizunerantz
Honekin batera Xabier Ezeizabarrenaren hitzaldia
-
20151015_HITZALDIA Xabier Ezeizabarrena GBN
Discurso - 15/10/2025
“Euskal demokrazia-eredua eta euskal identitatea” balioetsi ditu Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak etorkizuna eraikitzeko, “euskara, berdinzaletasuna, giza duintasuna” eta “gure askatasuna bermatu eta erabakimenerako bitarteko politikoak” oinarrian jarriz, “Ipuscua” izena idatzita dagoen agiriak mila urte dituela-eta Altzo-Azpiko San Salbador elizan egin den Ezohiko Bilkuran.
Batzar Nagusi berezian ehundik gora herri-ordezkari elkartu dira, Imanol Pradales lehendakaria buru zela, zeinari aginte makila eman dion Xabier Olanok, Altzoko alkateak.
Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakaria eta taldeetako bozeramaileak elkartu dira, EH Bilduko Maddalen Iriarte, EAJ-PNVko Euge Arrizabalaga, PSE-PSOEko Alberto Albistegi, Mikel Lezama PPkoa eta Miren Etxebeste Elkarrekin Podemosekoa, eta gainerako batzarkideak. Bertan izan dira Eider Mendoza diputatu nagusia eta Foru Gobernuko kideak ere, eta Gipuzkoako 51 alkate eta alkateorde, hala nola Bakartxo Tejeria eta Unai Hualde Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko presidenteak; Ana Otadui eta Irma Basterra, Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusietako buruak; hiriburuetatik, berriz, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Joseba Asiron Iruñekoa etorri dira.
Destacados...
Gipuzkoa
30/09/2025
GBB
21/09/2025
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019