Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
EAJ-PNVk salatu du EH Bilduren zinismoa Gipuzkoako udal barrutien inguruan

EAJ-PNVren batzarkide taldeak Gipuzkoako Batzar Nagusietan salatu du EH Bilduren arduragabekeria eta interes politiko hutsagatik jokatu izana, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udal barrutiei buruzko 2/2003 Foru Araua aldatzeko proposamenaren harira.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile den Mª Eugenia Arrizabalagak adierazi du “duela gutxi, gutxi gorabehera duela hilabete, EAJ-PNVren batzarkide taldeak EH Bildurekin bilera egin zuela gai honi buruzko Foru Arau baten proposamena elkarrekin aurkeztea proposatzeko, ahal izanez gero gainerako taldeekin batera”.
EAJ-PNVren ustez, EH Bilduk Gipuzkoako udal barrutiei buruzko Foru Araua aldatzeko proposamena aurkeztuko duela iragarri izana interes politiko hutsari erantzuten dio, kontuan hartuta duela hilabete EH Bildu bera uko egin ziola PNVrekin batera proposamen bateratu bat sinatzeari, Itsaso Toki Entitate Txiki gisa eratzeko aspaldiko eskaerari erantzuna emateko.
Tamalgarria eta harrigarria da, elkarlanean aritu eta indarrak batzeko ordez, EH Bilduk gure proposamenari bizkarra eman izana, eta orain bere kabuz proposamen berezi bat aurkeztea, Itsasoren egoerari irtenbidea emateko lan partekatua gutxiespenez baztertuz. Izan ere, Itsaso 60ko hamarkadan Ezkiora atxikia izan zen, bere bizilagunen borondate demokratikoa kontuan hartu gabe.
PNVk duela hilabete baino gehiago proposamen bateratua aurkezteko eskaini zion arren, EH Bilduk uko egin zion ekimen hori elkarrekin lantzeari, eta orain alde bakarreko eta interesdun proposamen batekin agertu da.
Destacados...
EBB
29/08/2025
MUTRIKU
31/07/2025
Donostia-San Sebastian
23/07/2025
GBB
21/07/2025
Tolosaldea
11/07/2025
Donostia-San Sebastian
10/07/2025
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019