Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Noemi Ostolaza Arcauz izango da Orioko EAJ-PNVren hautagaia alkatetzarako
Orioko EAJ-PNVk, bere batzarrean, Noemi Ostolaza Arcauz maiatzaren 28an izango diren hauteskundeetan, alderdiaren zerrendaburu izendatu du aho batez.
Ostolazak badu esperientzia udaletxeko lanetan, izan ere, bertan 12 urte egin zituen zinegotzi moduan eta zortzi urte ostean herrigintzara bueltatzen da. Beste erakundeetan ere badu eskarmentua, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Jaurlaritzan ere lan egin du.
Gaur egun Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Departamentuko Gabinete zuzendaria da. Aurretik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Departamentuan aholkulari lanetan 8 urte egin ditu.
Gogotsu eta ilusioarekin hartzen du aurretik duen erronka. Ilusio berbera eta eskarmentu handia duen lan taldearekin Oriorentzat eta herritarren onerako izango den programa bat osatzeko lanean ari dira.
Ardura berri hauei aurre egiteko, lana gogotik eta arduratsu egingo dutela adierazi du Orioko herriak merezi duen lekuan kokatu dezagun.
Destacados...
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
PASAIA
30/12/2025
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


