Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
29/12/2020

Donostiako ostalaritzak pandemiaren bigarren olatuari aurre egiteko hainbat hobari onartu dira

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du ostalaritzak ordaintzen dituen zaborrak biltzeko zein terrazen gaineko tasak aldatzea, azaroa eta abendua bitarteko itxierak eragindako ondorioei aurre egiteko
Donostiako ostalaritzak pandemiaren bigarren olatuari aurre egiteko hainbat hobari onartu dira

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du ostalaritzak ordaintzen dituen hainbat zerga arau aldatzea; alde betetik, zaborrak biltzeko tasa, eta bestetik, jabari publikoren erabilera pribatiboa eta aprobetxamendu bereziaren gaineko tasa – Mahaiak eta aulkiak –. Onartutako aldaketen ondorioz, hainbat hobari indarreran sartuko dira, ostalaritzak pandemiaren bigarren olatuak eragindako itxieraren ondorioei aurre egiteko.

Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen eskaerari jarraituz, aipatutako bi tasen gaineko hobariak luzatuko direla, COVID 19aren pandemia dela eta hartutako erabaki publikoek jarduerari osorik edo partzialki erasaten ditoen bitarte guztian.

Horrenbestez, Lehendakariak 2020ko azaroaren 5ean hartutako 38/2020 Dekretuaren bidez, edota ondoren argitaratutakoen bidez, negozioa ixteko hartutako neurriren batek erasandakoek hobaria izango dute zaborrak biltzeko tasan.Hobari hori aldakorra izango da eta kuota murriztuko zaie, eta zehatzako esanda, 2020ko ekitaldiko laurgarren hiruhilekoan lokala itxitzat jo izan balitz egokituko litzaiekeen adina izango da. Halaber, bigarren seihilekoan %33ko hobaria jasoko dute Mahai eta aulkien gaineko tasan.

Aldakonea eta Eraikuntza Institutua

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du ikusgai izatea Donostiako Aldakoneako hegaleko zenbait lurzoru eta Altzako Eraikuntza Instituta berrantolatzeko hitzarmena. 

Hitzarmena Udalak eta Kutxa Fundazioak adostu dute, eta horri esker, berriz antolatuko dira Mandasko Dukearen pasealekuaren  ekialdeko eraikinetara jaisten diren Aldakoeneako hegaleko lurzoruak, bertan bizitegi garapen koherentea egiteko. Gainera, proiektatutako esku hartzeak nabarmen hobetuko du gune horretako ibilgailuen zein oinezkoen irisgarritasuna, Aldakonea egoitzakoa eta Egiako goiko aldekoa.  

Proposamen berriak hainbat lur-sail antolaketaren kanpo utziko ditu, besteak beste, Maldatxo 10eko lursailaren ingurua, Nazaret Zentroa – egun dagoen leku berean jarraituko du -, Presentacion de Maria Ikastetxea, bere atzealdean dauden pabilioi industrialak eta Aldakonea 6, Aldakonea 8/10, Aldakonea 6 w eta Aldakonea 10B eraikinak.

Era berean, Altzako Eraikuntzaren Institutua hitzarmenaren barruan sartu da. Eraikuntzaren Institutua Kutxa Fundazioarena da. Eremu hori berrantolatuko da eta, horri esker, ekipamendu berriak, babes publikoko etxebizitzak, zuzkidura ostatuak, Casanao kalearen hobekuntza eta gune berde berriak egingo dira.   

San Bartolomeko Plan Berezia

Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio San Bartolomeko Hiri Antolaketarako Plan Bereziari. Helburua da, bertan egongo den saltoki gunearen eta parkearen diseinua eta irtenbideak zehaztea, betiere, bertan aurreikusita dagoen Topoaren geltokiarekin eta eremuaren goiko aldearekin bateragarria eginez.

Plan Bereziak, halaber, erantzuna ematen dio saltoki gunea eta parkea inguruan integratzeari, baita saltoki gunearen sarrera-irteerei zein bertan egongo den aparkalekuari ere. Aparkalekuak 200 plaza baino gutxiago izango ditu, eta gainera, bizikletentzako aparkaleku estalia izango du, hain zuzen ere, hiriko bizikletentzako aparkaleku estalien sarearen parte izango den aparkalekua.

Haur parkeak

Tokiko Gobernu Batzoerdeak hiriko hainbat haur parketan hobekuntzak egiteko hiru kontratu esleitzeko espedienteak onartu ditu.

Lehenengoa, Nafarroa Behera, Baldomero Anabitarte, Azkoitia eta Alice Gulick plazetan jolasak zein lurzorua aldatzeko eta berriak jartzeko kontratua da. Aldaketa hau egiteko aurrekontua 235.100 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak hiru hilabeteko epea izango du behar diren lanak egiteko.

Bigarrena, Katalunia plazako, Araba parkeko, Hiru Damatxo plazako eta Ametzagainako haur parkeetako lurzorua aldatzeko kontratua da. Lau parke hauetarako aurreikusitako lanak egiteko aurrekontua 135.400 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak 9 asteko epea izango du parke bakoitzan egin beharrko lanak egiteko. 

Eta hirugarrena , hiriko 24 parketan hobekuntzak egiteko kontratua da. Parke horiek Amara, San Roque, Sagues, Ulia, Egia, Intxaurrondo, Igeldo, Antiguo, Igara, Errotaburu, Aiete, Miramon eta Altza auzoetan daude. Lan hauek egiteko aurrekontua 123.000 eurokoa da eta enpresa esleipendunak 6 astetako epea izango du lanak egiteko. 

Plaka fotovoltaikoak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Zuhaizti kiroldegian eta Intxaurrondo Hegoa Eskolan autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak jartzeko proiektuak aurrera eramateko kontratazio espedienteak onartzea. 

Zuhaiztiko kiroldegian instalazioa egiteko aurrekontua 292.847 eurokoa da, eta aldiz, Intxaurrondo Hegoa Eskolan instalazioa egiteko aurrekontua, 136.529 eurokoa. Zuhaiztin lanak egiteko epea 6 hilabetekoa da, eta Intxaurrondo Egoa Eskolan, aldiz, 4 hilabetekoa. 

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...

YouTube