Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Getariako turismo alorreko erronkak aztertzeko lan bilera
Uxoa Larrañaga, alkatetzarako hautagai jeltzalea, Jaurlaritzako Turismo zuzendariarekin, Mertxe Garmendiarekin, eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariarekin elkartu da Getariako turismo alorreko erronkak aztertzeko
Uxoa Larrañagak adierazi du bilera honen helburua modu zuzenean, Getariako Turismo Plan Estrategikoa 2010-2022 egitasmoaren berri ematearekin batera, jaurlaritzaren babesa lortzea eta elkarlana bultzatzea izan zela.
Horrela, adierazi du jaurlaritzaren aldetik ateak zabalik eta elkarlanerako borondatea aurkitu dut Getariak dituen baliabide turistikoak balorean jartzeko bidearen jarraipena elkarrekin egiteko. Bi konpromiso nagusi hartu genituen,jarraitu du: lehenik, Elkano 500. urteurreneko Turismoko Plan Estrategikoa lantzea eta bultzatzea; eta, bigarrenik, Balenciaga eta Elkanorekin batera Getariak dituen beste balore historiko guztiak ezagutarazi, bultzatu eta indartzea,.
Getariarron erronketariko bat izango da Elkanok munduari emandako biraren 500. urteurrena gogoratu, ospatu eta balioan jartzea eta gertakari hori aprobetxatu behar dugu Getaria eta Elkano bera gehiago ezagutarazteko, gehitu du zinegotzi jeltzaleak.
Amaitzeko, Larrañagak gogoratu du turismoa sustatzeko plan estrategikoa udalak berak eta arlo honetan herriko eragile nagusiak direnen onarpena izan zuela baina gaur egungo udal gobernuak ez duela ezer egin Getariako ostalaritzarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin partekatutako egitasmo posibleak lantzeko. "Gaia geldirik dago eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko bidean ezinbestekoa da lehentasun osoa ematea plangintza estrategikoari eta egin dugun bilera ardatz horretan urratsa izan da" azpimarratu du Uxoak.
Destacados...
Donostia-San Sebastian
03/02/2026
Andoain
02/02/2026
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


