Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Getariako EAJ-PNVk polikiroldegiko atarian aisialdia eta jolasetarako gune estalia egitea defendatzen du
Uxoa Larrañaga aurreratu du 2015eko aurrekontuetan, berriro ere, azpiegitura hau egitea eskatuko dutela.
EAJ-PNVren udal taldeko zinegotzi eta alkatetzarako hautagaia den Uxoa Larrañagak, polikiroldegi kanpoan dagoen ataria estaltzea defendatu du “Getariak gaur egun ez duen estalitako gune egoki bat behar duelako aisialdi eta jolasetarako euria egiten duenerako”.
Larrañagarentzat, “udal gobernuak ezin du getariar askok eskatzen dutenari entzungor egiten jarraitu” eta aurreratu du berriro ere mahai gainean jarriko duela “alderdi jeltzaleak orain lau urte aurkeztutako programan jaso eta behin eta berriz eskatzen ari garen proiektu hau behingoz, gauzatzen has dadin”.
Ildo horretan , zinegotzi eta hautagai jeltzaleak gogoratu du azkenekoz, 2014ko aurrekontuen eztabaidan eskatu eta defendatu zutela polikiroldegi aurreko gune hau estaltzeko proiektua egitea. “Horretarako, esan du, aurrekontuetako 441.000 eurotako superabitaren zati bat erabiltzea proposatu genuen kreditu aldaketa baten bidez, baina Bilduk ez zuen onartu”.
“Urte berria hasi eta oraindik 2015eko aurrekontu zirriborrorik ez eduki arren, jarraitu du, udaleko talde jeltzaleak berriro exijituko dugu gune hori estaltzeko helburuarekin aurrekontuetan diru partida bat aurreikustea. Tokia egokia da, bai inguruan gauzatu diren urbanizazioen ondorioz dagoen bizitzagatik, eta baita ere irisgarritasun aldetik eskailera mekanikoen bidez, Balenciaga museoaren ondotik bertara modu egokian heldu daitekeelako”.
Uxoa Larrañagak “borondate politikoa edukitzeko” eskatu dio alkateari. “Getariako herriak honelako toki bat behar du non haur eta gaztetxoek babestuta eta gune lehorrean jolastu dezaten eta gurasoak egoki egon daitezen txikienak zaintzen. Bestela, gure herriak berdura plaza besterik ez du eta horrelakoetan txikiegia geratzen da”.
Azkenik, EAJko zinegotziak “ahalik azkarren” aurrekontuen zirriborroa aurkezteko eskatu dio alkateari, “ getariarren ordezkari garenok ere ditugun proposamen eta ekarpenak egin eta gauzatzeko ”.
Destacados...
Andoain
02/02/2026
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


