Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Elkarlana eta konpromisoa dira Azpeitiko etorkizun industrialaren oinarriak, eta ez konfrontazioa
Egun osoan zehar, Markel Olano eta Aitor Gorrotxategi enpresa-ekintzaileekin, elkarteekin eta herritarrekin elkartu ziren, herriaren errealitatea ezagutzeko, eta Azpeitiarentzat enplegua eta ongizatea ekarriko duten ekimenak bultzatzeak lehentasuna duela esan zuten.
Markel Olanok, Gipuzkoako Aldun Nagusi izateko EAJ-PNVren hautagaiak, Azpeitira ikustaldi bat egin du ostegun honetan, Aitor Gorrotxategi, Azpeitiko alkatetzarako zerrendaburua lagun zuela, herriaren errealitatearen berri izateko zuzen-zuzenean, eta protagonisten ahotik jakiteko azpeitiarrei eragiten dieten arazoak, eta etorkizunera begira dituzten erronkak.
Egunean zehar Elmubas (Piensos Bastida) eta Azcue y Cía enpresetara hurbildu ziren eta handik Lapatx Zabortegira joan ziren. Bastida enpresara egindako ikustaldian, bertan egiten den jardueraren, lan-kargaren eta pentsuen fabrika horretan sortu diren 150 enplegu ingururen berri izan zuten.
Markel Olanok azpimarratu zuen “pentsu fabrikaren ahalmena eta dinamismoa, kalitatezko produktu lehiakor batekin punta-puntakoa baita Europa mailan”. Ildo beretik, Azcue enpresa berriro irekitzeko lanetan ari direla eta, bere babesa adierazi zuen, “langile horiek beren aurrean dituzten arazo eta zailtasunez haratago, garbi agertzen da elkarlana eta konpromisoa direla Azpeitiko eta Gipuzkoako etorkizun industrialaren oinarriak, eta ez konfrontazioa” azpimarratu zuen. “Ez dugu ahaztu behar industria dela lurraldeko aberastasun eta lan postuen sortzaile, zehazki, Gipuzkoako enpleguaren %85a eta, era berean, industria ezinbestekoa dela ongizate maila eta gizarte politikak mantentzeko” gehitu zuen.
Herrira egindako bisitaren baitan Soreasu kultu-gunera hurbildu ziren, “ekipamendu moderno bat, erreferentzia-puntu eta kultur proiektu berrientzat dinamizazio eta sorrera-leku izan behar duena” baita ekipamendu hori, Aitor Gorrotxategi, Azpeitiko alkatetzarako hautagaiaren hitzetan. “Gainera –jarraitu zuen esanez– Soreasuk barruan dituen gune eta ekipamenduak egokitu eta osatzearen aldeko apustua egiten dugu, kultur azpiegitura honen eta Sanagustinen artean jarduerak, kontzertuak eta erakusketak bultza ditzaten, herrigune historikoa berpizteko eta bultzatzeko balioko dutenak”.
Hautagai jeltzaleek Azpeitiko merkataritza-sektorearen errealitatea ere ezagutu zuten, Merkatarien Elkartearen ordezkariekin egin zuten bilera batean eta Atzegiren etxebizitza tutelatuen funtzionamenduaz interesatu ziren eta Madalenako Ospitale eraberrituan egon ziren.
Trenaren Museora egindako bisitarekin amaitu zuten eguna “erreklamo bat da bisitarientzat, Azpeitiak turismo aldetik duen erakargarritasuna balioan jartzen duena” aipatu zuen Gorrotxategik. Bertan, zuzendariak trenaren historiaren eta jasotzen dituen tren bildumaren berri eman zien.
Destacados...
Andoain
02/02/2026
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


