Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Markel Olanok Hernaniko birsortze industriala babestu du
Gipuzkoako Aldundirako EAJren hautagaia, Markel Olano, Hernanin izan da herritarren beharrak ezagutu eta bertako birsortze industriala babesteko. Hernaniko Alkatetzarako EAJren hautagaia den Andoni Amonarraizen eskutik, Gureola paper-fabrika bisitatu du.
Mende bateko ibilbidea egin ondoren, 2012. urtean jardueta eten behar izan zuen krisi ekonomikoaren ondorioz, baina, aste gutxi barru, berriz hasiko da jardunean Kataluniako Kartogrup Taldearen eskutik. Jabe berrien aurreikuspenen arabera, paper-fabrikan lan egiten zuten 45 langileak berriro bueltatu ahal izango dira lanera. “Bisita pozgarri eta argigarria izan da frogatu ahal izan dugulako Gipuzkoako industria epe luzeko inbertsioetarako kultura erakargarria dela”, azaldu du Olanok. Hori esanda, enpresei babesa ematea “inoiz baino beharrezkoagoa” dela ziurtatu du, batik bat lantegi txiki eta ertainen kasuan, “Gipuzkoako lantegi sarearen %90 modu honetako enpresek osatzen dutelako”.
Aldundirako hautagaiak deitoratu egin du ezker abertzalea enpresekin izaten ari den jarrera, zerga gehiago ezarri dizkielako eta ahaztu egin duelako lurraldearen diru sarrera nagusienetarikoa direla. Gogoratu du, Bilduren Aldundiak, EAJk bultzatuta, krisiari aurre egiteko egitasmoak onartu dituela enpresa munduari laguntzeko. Eta erantsi du babes hori ere herrietan ere ematen ari dela bere alderdia. Hala baieztatu du Amonarraizek, Hernaniko enpresei babesa ematen dien alderdi bakarra EAJ dela ziurtatu ondoren. “Ezker abertzaleak zerga bilketan bakarrik pentsatzen du. Hori egin ordez, enpresak krisitik ateratzen saiatu beharko litzateke” , ziurtatu du.
Hautagai jeltzaleek kalitatezko jakiak saltzen dituen enpresa bat bisitatzeko aukera ere izan dute Hernanin. Lekuko produktu eta zerbitzuen aldeko apustua berretsi dute eta Hernaniko produktu eta zerbitzuen kontsumoa handitzeko konpromisoa hartu du Amonarraizek. Horretarako, herriko enpresen zerrenda egitea proposatu du, hauek ekoizten dituzten produktu eta zerbitzuei berri emateko herritarrei. Modu horretan kontsumoak gora egingo duelakoan dago.
Enpresak bisitatu ostean, Olano eta Amonarraiz zaharren egoitzan izan dira, eraikina handitzeko egin ziren lanak, eguneko zentroa eta helduentzako apartamentuak ezagutzeko. Ondoren, Landare eta Zubipeko kirol instalakuntzetara ere joan dira, uholdeen kalteak hainbestetan jasaten dituzten futbol eta errugbi zelaiak ikusteko. Bertan, kirol arduradunekin egoteko parada izan dute. Eguna amaitzeko, hitzordua izan dute AMHER elkarte multikulturaleko arduradunekin, Hernanin bizi diren atzerritarrekin egiten duten lanaren berri izateko.
Destacados...
Andoain
02/02/2026
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


