Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Zestoako EAJk “ezezko borobila” eman dio Osinbeltzeko zabortegiari
Joxe Mendizabalek salatu du Bilduko alkate eta zinegotzien jarrerak ateak zabaldu dizkiela 300metrotara zabortegia jartzeari. “Erabaki honen aurkako jarrera tinkoa eta osoa izango dugu eta hartu beharreko neurri guztiak hartuko ditugu” iragarri du bozeramaileak.
Zestoako EAJ-PNVren udal taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiak Osinbeltzeko harrobian kokatu nahi duen hondakin biltokiari “ezezko borobila” eman dio eta salatu du Bilduko zinegotzien jarrera, “zestoarrei bizkarra eman eta beraien goi agintarien esanetara jarri direlako”.
Ostegunean egindako bilkuraren ondoren udal talde jeltzalearen eta Merkataritza eta Turismoko buru den, Joxe Mendizabalek honakoa adierazi du: “Erabakiaren berri jakin ondoren, alkateak eta Bilduko zinegotziek duten jarrera errepikatu egin da. Zabortegiaren aurka aurkeztu dugun mozioari ezetza eman diote. Ezetza eman diote Diputazioak Zestoako udala gutxiesten duela salatzeari, ezetza eman diote Diputazioak hartutako erabakiaren aurkako jarrera hartzeari eta azkenik, ezetza eman diote Osinbeltzeko harrobian zabortegia inposatzearen aurka egiteko behar beste neurri hartzeko konpromisoari”. “Beraz, jarraitu du, Zestoako Bilduk ateak zabaldu dizkio gure herri gunetik 300 metrotara zabortegi berri bat zabaltzeari”.
Azkenik Joxe Mendizabalek adierazi du: “Zestoako EAJ ez da besoak gurutzatuta geldituko zabortegi berria jartzeren erabakiaren aurrean, are eta gehiago zabortegi geldoa deitzen dioten horietakoa Gipuzkoan badagoenean Donostiako Basozabalen, zergatik orduan berri bat Zestoan?” galdetzen du eta iragarri du “erabaki honen aurkako jarrera tinkoa eta osoa izango dugu eta hartu beharreko neurri guztiak hartuko ditugu”.
Destacados...
Andoain
02/02/2026
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


