Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Getaria garbiago baten aldeko apustua egiteko eskatu dio EAJk udalari
Getariako EAJ-PNVko udal taldeak bere kezka agertu du Getariako kaleak agertzen duten zikintasun mailarengatik eta udalari eskatu dio herri garbiago baten aldeko apustu tinkoa egiteko.
EAJko bozeramaile Andoni Aristik, adierazi du getariar asko direla helarazi dietenak herriko kaleak azken boladan nabari duten garbitasun eza eta salatu du kaleak ez direla behar adina garbitzen eta ureztatzen. “ Uste dugu udalak Getaria garbiago baten aldeko apustu tinkoa egin behar duela eta horretarako beharrezkoak diren neurriak hartu”. Honen harira aitortu du txakurra duten getariar gehiengoak bilketa araua ondo betetzen dutela baina gutxi batzuen arduragabekeria nahiko nabaritzen dela bere abereek egiten duten kaka kale erdian jaso gabe uzten dutenean eta hemen udalak zer esan handia du araua betearazteko”.
“Aurtengo udaldia, jarraitu du, gogoratzen dugun onenetakoa izan da eta gure herriaren erakargarritasuna garbi geratu da izan ditugun bisitarien kopuruetan eta ondorioz herriko merkatari eta ostalaritzak izan dituzten salmentetan”. “Horregatik, gehitu du, bereziki zaindu behar dugu herriaren garbitasun itxura, lehenik geure buruari sor diogun errespetuagatik eta baita ere kanpotik datozenei zor diogulako”.
Halaber, Aristik honakoa esan du “gogoeta bat egitea komenigarria litzateke azken boladan zakar ontziak direla eta hartu diren erabakietaz” eta balorazio gisa azpimarratu du “ontziak jartzeko aukeratu diren puntuak eta batetik besterako distantziak, bere urruntasunengatik, ez dira egokienak eta udal gobernuak jakin beharko luke hartzen diren neurri eta erabakiaren helburuak beti izan behar dutela aurrez zegoena baino zerbitzu erosoagoa eta hobeagoa izatea”.
Destacados...
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
PASAIA
30/12/2025
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


