Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Oier Korta izango da Zumaiako EAJren alkategaia
“Zumaiak aldaketa bat behar du herrigintza eta udalgintza egiteko ereduan”esan du Oier Kortak. Zumaiako EAJren UBBren presidenteak bere “lanerako gaitasuna, pertsona independentea izatea eta zumaiarrenganako duen hurbiltasuna” azpimarratu ditu.
Zumaiako EAJk prentsaurrekoan aurkeztu du Oier Korta, 2015ean egingo diren udal hauteskundeetako alkatetzarako hautagai moduan “alderdikideen babesarekin eta zumaiarrei, beraien konfiantza lortzeko, aurkeztuko dien taldearen buru izango dena”.
Jexux Olaizolak, Zumaiako EAJren UBBren presidenteak, azpimarratu ditu bere “lanerako gaitasuna, pertsona independentea izatea eta zumaiarrenganako duen hurbiltasuna”. “Oier ezagutzen dutenek ondo baino hobeto dakite elkarrizketaren aldekoa dela, gizon irekia, zumaiarrengandik hurbil dagoena eta kudeaketarako gaitasun handia duena. Jarrera sektarioetatik urrun egongo den emakume eta gizon talde baten buru izango da, eta une hauetan, ezker abertzalearen esku dagoen gobernuaren benetako alternatiba izango da. Oier prest dago Zumaiak behar duen alkatea izateko” azpimarratu du Olaizolak.
Oier Kortak, zerrendaburu izateko jeltzaleek beregan jarri duten konfiantza eta babesa eskertu ditu, eta gehitu du: “Ilusioz, gogoz eta erantzukizunez hartzen dudan erronka da. Pertsonak, haien duintasuna eta ongizatea dira, eta izango dira, gure proiektuaren ardatz nagusi. Udala herriaren zerbitzura dagoen erakunde bat izan behar du, herriko arazoei aurre egiten lagunduko duen erakunde bat. Udala ezin da mugatu eguneroko eginbeharrak gestionatu eta alderdi desberdinen hika mikak azaleratzen diren foro bat izatera. Zumaiak aldaketa bat behar du herrigintza eta udalgintza egiteko ereduan”.
Alde horretatik honakoa azpimarratu du: “Zumaiak gobernu onean oinarritutako politika publikoak behar ditu, sinesgarriak eta herritarrengandik hurbil daudenak, planifikazio zehatz eta zorrotz batekin eginak, krisiari modu partekatuan aurre egiteko, eta zumaiarron ongizate maila eta etorkizuna bermatzeko. Gure herriak ikuspegi politiko integratzailea behar du, sektarismoetatik urruti, eta elkarrizketan eta adostasunean oinarritutako kultura politikoa”. Eta gehitu du: “zerbait ikasi badut Zumaian hondakinen bilketa sistemaren inguruan gauzatutako herri mugimenduan parte hartu nuenean, da, egitasmoak aurrera ateratzeko adostasuna beharrezkoa dela eta horretarako aurrean duzunari entzun egin behar diozula eta hori da herrigintzan ere jarraituko dudana egiten: zumaiarrei entzun”.
Amaitzeko, aurreratu du: “oraintxe bertatik lantalde bat osatzen ari naiz Zumaiak dituen behar eta erronkak aztertzeko, eta aterako diren ondorioak, herriko eta gizarteko eragile eta sektoreekin kontrastatuko ditugu haien ekarpenak ere jasotzeko.”
Destacados...
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
PASAIA
30/12/2025
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


