Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Getariako alkatearen esku dago autobus zerbitzuaren arazoa konpontzea
“Alkateak ez du inoren bozka beharrik. Nahi badu, dekretu bidez kreditu aldaketa egin eta dirua lor dezake zerbitzua ordaintzeko” azpimarratu du Getariako EAJk.
Getariako udaleko Eusko Alderdi Jeltzaleko zinegotziok, Iturzaeta eskolako auzotarrek eguerdiko autobus ezari buruz, eta azken egunetan herrian zabaldu den zurrumurruen aurrean argi eta garbi adierazi nahi dugu honen erruduna alkatea dela eta ez inondik inora EAJ. Zoritxarrez gai hau kudeatzerakoan agerian utzi du bere gaitasun eza. Sahatsaga goiko urbanizazioarekin eta Katrapona plazako kantinarekin gertatutakoari orain hau gehitu behar. Udal Gobernuak erabaki zuen auzoetatik Herri eskolara zegoen eguerdiko zerbitzua bere gain hartzea Jaurlaritzak eskolako jangela zerbitzuaren kudeaketa zuzena hartu ondoren, Herri eskolako gurasoek horrela erabakita.
Korrika eta berandu onartutako aurrekontuetan, 2014-ko urtarriletik ekaina bitarteko ordainketa bakarrik jasotzen zen eta ez berriro ikasturtea hasitakoan, irailetik aurrera ordaindu beharrekoa. Alkateak benetako borondatea baleuka eguerdiko zerbitzua ordaintzeko, auzotarrei agindu zien moduan, legeak ahalbideratzen dio abendura bitarteko gastuak ordaintzeko partida bat izatea, alkate erabakiz edo dekretuz, plenotik pasa gabe. Horretarako aski du kreditu aldaketa bat egitea. Ez du inongo bozketarik eta inoren bozka beharrik. Bere sinadura nahikoa da. Beste guztia, aitzakia da, bere ardura eza besteen lepora bota nahi izatea.
EAJko zinegotziok, garbi adierazi izan dugu, aurrekontuen eztabaida bertan hasita, geure desadostasuna, Udal Gobernuak gai honi buruz zeraman kudeaketarekin. Herriaren konpetentzia ez den gai honetan Getariako herriak ezin du ehuneko ehunean, bere kostua ordaindu. Herri eskolako gurasoen erabakia errespetatu eta auzotarren eskaintza aintzat hartzen du Eusko Alderdi Jeltzaleak. Bideragarri ikusten dugu auzotarrei laguntzea, eta laguntza behar dute. Udal Gobernua erabat galduta dabilen zantzuak ditugu eta kaltetuak noski Getariako auzotarrak.
Destacados...
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
PASAIA
30/12/2025
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


