Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Zestoako EAJk Joxe Mendizabal aukeratu du alkatetzarako hautagai izateko
Joxeren zuzentasuna, seriotasuna eta akordioak lortzeko beti zabalik izan duen eskua azpimarratu dute Zestoako jeltzaleek.
Jexux Arrotaonaindiak Zestoako EAJren, izenean, eskertu egin dio Joxe Mendizabali egoera berri honen aurrean erakutsi duen konpromisoa eta jarrera ona, eta adierazi du hautagaiak duen “lanerako gaitasuna eta dedikazioa, udal-gaien ezagutza sakona eta zestoarrenganako duen hurbiltasuna” eta azpimarratu du legealdi honetan zinegotzi moduan Zestoaren eta zestoarren alde egiten ari den lana. Horrez gain, bere “zuzentasuna, seriotasuna eta akordioak lortzeko beti zabalik izan duen eskua, batzuetan desadostasunaren eta kritikaren bidetik, baina beti ere, bere oinarri eta irizpideei eta hartutako konpromisoei leial izanik” esan du.
Joxe Mendizabalek eskertu du alderdiak eman dion babesa eta zerrendaburu izateko Zestoako jeltzaleek beregan jarri duten konfiantza. “Ilusioz, gogoz eta erantzukizunez hartzen dudan erronka da. Pertsonak, haien duintasuna eta ongizatea dira, eta izango dira, gure proiektuaren ardatz nagusi. Zestoarren benetako arazoei erantzutea lehenetsiko duen proiektua landuko dugu, herriko etorkizuna bermatzeko buru- belarri arituko den gizon eta emakume talde batek kudeatutako duena.”
Alde horretatik honakoa azpimarratu du: “Zestoak gobernu onean oinarritutako politika publikoak behar ditu, sinesgarriak eta herritarrengandik hurbil daudenak, planifikazio zehatz eta zorrotz batekin eginak, krisiari modu partekatuan aurre egiteko, eta zestoarren ongizate maila eta etorkizuna bermatzeko. Gure herriak ikuspegi politiko integratzailea behar du, sektarismoetatik urruti, eta elkarrizketan eta adostasunean oinarritutako kultura politikoa. Hori da nire apustua”. Eta gehitu du: “zerbait ikasi badut nire bizitza profesionalean da , aurrean duzunari entzun egin behar diozula gauzak konpontzeko eta adostasunak lortzeko eta hori da herrigintzan ere egin dudan eta jarraituko dudana egiten: zestoarrei entzun”.
Amaitzeko, aurreratu du: “oinarri horiekin lantalde bat osatzen ari gara, Zestoak eta bere auzoek dituzten behar eta erronkak aztertzeko, eta aterako diren ondorioak, alderdiak martxan duen "Zestoa Prest" ekimenaren barruan, herri gizarteko eragile eta sektoreekin kontrastatuko ditugu haien ekarpenak ere jasotzeko”.
Destacados...
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
PASAIA
30/12/2025
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


