Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Irungo Udalaren webgunean .eus domeinua jartzea eskatuko du EAJk
Egitasmoaren helburua euskara eta euskal kultura sustatzea, eta euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea dela adierazi du Xabier Iridoyk. Euskararekiko konpromisoa berresteko, proposamenaren aldeko jarrera azal dezan eskatu dio Iridoyk udal gobernuari.
Irungo EAJren Udal Taldeak datozen egunetan mozioa erregistratuko du Udalaren domeinua .eus domeinu bezala erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko urrats guztiak eman daitezela eskatuz. Xabier Iridoy bozeramaile jeltzalearen hitzetan, «euskararen normalizazio bidean, inguruan ditugun baliabide eta tresna guztiak erabili behar ditugu, eta teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak ezin ditugu baztertu». Halaber, .eus domeinua euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duen tresna bat dela azaldu du zinegotzi abertzaleak, «euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona». Domeinua gizarteratzen laguntzea herri-erakundeen eginbeharra ere badela azpimarratu du Iridoyk.
Bestalde, euskararen erabilera areagotzeko euskaldunon komunitatea trinkotzea ezinbesteko pausua dela adierazi du EAJko bozeramaileak. Azken inkesten arabera, euskaldun kopuru altuena hiri handietan dagoela gogoratu du Iridoyk, eta horrek euskaldunen arteko harremanak sendotzeko garaian zailtasun handiagoak sortzen dituela baietsi du, populazioa handiagoa delako eta sakabanaketa ere handiagoa izan daitekeelako.
Hori horrela, eta sare sozialek hartu duten indarra ikusita, .eus domeinuak zalantzarik gabe, komunitate birtuala eta erreala elkartzen lagunduko duela ziurtatu du zinegotzi jeltzaleak, eta hiriko partikular zein enpresak ere domeinu berriaren alde egin dezaten animatu ditu. Prozesu horren abiarazte-aldia datorren irailaren 16tik azaroaren 18ra izango dela eta tarte horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, aktibatuko direla azaldu du Xabier Iridoyk.
Azkenik, euskararekiko konpromisoa berresteko, proposamenaren aldeko jarrera azaldu dezan eskatu dio Iridoyk udal gobernuari. «Euskararen aldeko urratsak ekintzen bitartez adierazten dira, eta normalizazioaren bidean erakunde publiko eta pribatuek ere beren aletxoa jarri behar dutela deritzogu» amaitu du EAJko bozeramaileak.
Destacados...
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
PASAIA
30/12/2025
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


