Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Kutxako patronoak aukeratzeko prozesua demokratikoa, adierazgarria eta bidezkoa da
Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok ezker abertzaleari eskatu dio, gogor kritikatzeari uzteko eta gainerako alderdiekin elkarlanean aritzeko Kutxa bultzatzeko eta Gipuzkoan gehiago parte-hartzeko.
EAJren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok gaur goizean hitz egin du Kutxako patronatuaren patrono delakoen aukeratze-prozesuari buruz: “Batzar Nagusietan atzo hartu genuen erabakia oso garrantzitsua da, bai Gipuzkoan Kutxa duen parte-hartzearen ikuspegitik, bai demokraziaren ikuspegitik”. Horren harira, Olanok honakoa esan du: “Ezker abertzaleak prozesuari egin dizkion kritikek ez dute ez hanka ez buru. Izan ere, ezker abertzaleak ezin du gehiengo absoluturik izan Kutxako patronoak direlakoak aukeratzeko, Batzar Nagusietan %43ko ordezkaritza duenean”.
Hortaz, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramailearen ustez, orain aukeratze prozesua demokratikoa, adierazgarria eta bidezkoa da. Izan ere, Bilduk 22 batzarkide ditu – guztira 51 batzarkide daude – eta, ondorioz, Kutxako patronatuan 6 ordezkari izango ditu – guztira 14 ordezkari dira –. Orain arte Bilduk ordezkari gehiegi izan ditu eta banaketa berriak erakusten du orain arte Bilduk legean oinarritutako ordezkaritza izan duela, baina ez legitimitatean oinarrituako ordezkaritza.
Hori dela eta, Markel Olanok ezker abertzaleari eskatu dio, gogor kritikatzeari uzteko eta gainera alderdiekin elkarlanean aritzeko Kutxa bultzatzeko eta Gipuzkoan gehiago parte-hartzeko.
Destacados...
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
PASAIA
30/12/2025
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


