Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
EAJk parrilada solidarioa antolatu du Arrate Egunean ADELA Euskal Herria erakundeari laguntzeko
Eibarko EAJk ekimen solidarioa antolatu du datorren hilaren 8an, eguerdiko 12:00tan Arrateko zelaian. Bertan Euskal baserriko Lumagorri Eusko Labeldun oilasko izter pintxoak eskainiko dira. Irabazi guztiak ELA gaixotasuna dutenei laguntza eskaintzeaz arduratzen den ADELA Euskal Herria elkartearentzat izango dira
ADELA Euskal Herria erakundeari laguntza emate asmoz, Eibarko EAJk parrilada solidarioa antolatu du datorren astelehenerako, hau da, Arrate egunerako.
Eva Juez bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez parrilada solidarioa eguerdiko 12:00tan ospatuko da Arrateko zelaian. “Karlos Ibarrondo parrilero profesionalak egindako Euskal Baserriko Lumagorri Eusko Labeldun oilasko izter pintxoak eskainiko dira 2 euroren truke, eta nahi duenak ere sagardo kupela edota ura edan ahal izango du” adierazi du Juezek.
“Uda honetan asko hitz egin da ELA gaixotasunari buruz martxan jarri den sentsibilizazio kanpaina dela eta, baina badirudi erakundeek ez dutela espero bezalako babes ekonomikorik jaso, gaineratu du Juezek, horregatik, Eibarko EAJk ekimen solidario honen bitartez eskaini nahi dio laguntza erakundeari”.
“Alderdikide eta burukideek parte hartu eta lan egingo dute barraren beste aldean, jarraitu du Juezek, eta itsulapikoak ere ezarriko dira nahi duenak ekarpenak egin ditzan”. Irabazi guztiak, gaixoen bizi kalitatea hobetzeaz eta laguntza eskaintzeaz arduratzen den, ADELA Euskal Herria erakundearentzat izango dira.
Azkenik, jeltzaleek eibartarrak ekimenera etor daitezen gonbidatu eta animatu dituzte guztien artean gaixotasuna jasaten dutenei laguntza eman eta babesa erakusteko.
Destacados...
Donostia-San Sebastian
27/01/2026
Aretxabaleta
22/01/2026
Noticia
16/01/2026
Donostia-San Sebastian
02/01/2026
PASAIA
30/12/2025
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


