Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
01/07/2014

Getariako EAJk Bilduren “komenentziako jarrera alderdikoia” salatu du

“Gure proposamenak batzordetik pasa behar dute eta beraienak ez?” galdetu du Andoni Aristik. Getariako EAJren udal taldeak salatu du azken ezohiko udalbatzan alkateak eta Bilduko zinegotziek izandako “komenentziako jarrera alderdikoia” jeltzaleek defendatutako hiru ekimenei ezetza emateko.
Getariako EAJk Bilduren “komenentziako jarrera alderdikoia” salatu du

Andoni Aristi bozeramaile jeltzalearen hitzetan, “ikusirik aurrekontuek 441.000€ inguruko superabita jasotzen zutela, kreditu aldaketa bitartez, kiroldegi kanpoko pista estaltzeko proiektua egitea, Zumairako autobus geltokitik hasi eta txaletak bitarteko espaloia zabaltzea eta Haitze kalean ikerketa geologikoak eta proiektua idazteko proposamenak aurrekontuan barneratzearen eskaera egin genion alkateari” eta ezetza jaso zutela, “aurrez batzordetik pasa behar zirela argudiatuz eta, landu eta adostasuna balego orduan ikusiko litzatekeela sartu ala ez”. 

Honen aurrean, EAJren zinegotziak, Bilduk egiten duen “beraien komenentziako erabilpen alderdikoi edo partidista” salatu du eta adierazi du udalbatza berean eta “aurrez inongo batzordetik pasa gabe”, Ulpiano Vigil-Escalera eraikinean Osasun Zentroa egiteko alkateari udalaren izenean Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatzeko eskumena emateko, 2014ko udal aurrekontuan kreditu aldaketa onartzeko proposamena eta, zentroa gaitzeko egitasmoa eta plegua onartu eta lehiaketa iragartzea onartzeko hiru proposamenak onartu zirela. Zergatik jokaera bikoitz hori? Gure proposamenak batzordetik pasa behar dute eta beraienak ez?. Non geratu da adostasuna eta akordioa landu nahi zuen alkatea?” galdetu du. 

Aristik aitortu du astebeteko atzerapena eskatu zuela hiru gai hauek aztertzeko eta epe horren barruan beste pleno bat deitzeko, “ez bai da kudeaketa garden baten isla egun bereko arratsaldeko 3retan hiru gai horien informazio txostena jasotzea gero, 7retan bozkatu eta onartzeko”. “Jaso genuen erantzun bakarra - jarraitu du - presazko gaiak zirela izan zen”. Horregatik itaundu du: “Korrika eta presaka, udal batzordea saltatuz ibiltzea al da Bilduk ulertzen duen udal kudeaketa berria?” 

Amaitzeko, esan du behin eta berriz defendatuko dituela Bilduk atzera bota dituen hiru proposamenak “getariarron onerako direlako eta hirurak gauzatu daitezkeelako 170.000€ko aurrekontuarekin eta horrela beste 271.000€tako superabitarekin jarraituko genuke”.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...