Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
25/03/2007

Mª Eugenia Iparragirre: "La paz es nuestro mayor reto"


Intervención de la candidata a alcalde de Irun en Ficoba
Mª Eugenia Iparragirre:

Egunon guztioi!

Irundar bezala, alderdikide bezala, eta alkategai naizen aldetik ohorea eta poza sentitzen dut, gaur gure hiri honetan Gipuzkoako hautagaion aurkezpena egin izanagatik. Eta era beran eskerrak eman nahi dizkizuet honera hurbildu zareten guztioi. Bihotz bihotzez eskerrik asko eta ongi etorriak, eta bereziki eskerrak eman nahi dizkiet gure alderdiko burukideei eta Juan José Ibarretxe Lehendakariari, bihar bertan berriro ere politika elkarrizketaren bidez egin behar dela aldarrikatzeagatik epailearen aurrean agertu behar duen arren, bere duintasun guztiarekin gaur gure artean dagoelako.

Eskerrik asko Lehendakari, eta jakin ezazu zurekin izango garela guztiok!
Bihar ere zurekin izango gara!

Gaur Irunen gaude, Gipuzkoako atean, Euskal Herriaren bi aldeak biltzen diren lekuan, eta hemendik ere zabaldu nahi dugu gure mezua, gure proiektua, Gipuzkoako eta Euskadiko herri guztietan aurkeztu nahi dugun etorkizuneko proiektua.
 
Datozen hauteskundeak, guztiak bezela, oso garrantzitsuak dira. Gure foru aldundiak eta udalak Euskal Herria eraikitzeko lehen zutabe oinarrizkoa izanik, gure eguneroko arazoak konpontzeko tresnarik hurbilena dira. Horregatik EAJko gizon-emakumeok ilusioz beterik ekin nahi diogu erronka berri honi, gure gizartetik sortuak garelako, gure gizarteari eskeini nahi diogu gure onena.

Hemen gauden hautagaiok, herri ezberdinetakoak izan arren, arazo berdintsuei egin beharko diegu aurre, eta horretarako gure alderdiak eskeintzen digun proiektua eta norabidea, guretzat bermerik hoberena dira.

Tenemos muchas tareas por delante, y todas necesarias e importantes, pero la construcción y consecución de la paz, es también labor nuestra. No es algo que concierne solo a la alta política. Desde los ayuntamientos, en relación directa con los ciudadanos y ciudadanas, podemos y debemos generar los mecanismos, como la iniciativa "konpondu", que el Lehendakari y su gobierno han puesto en marcha. La paz es nuestro mayor reto, y nuestra mayor ilusión. No nos vamos a resignar a pensar que nuestro pueblo no pueda vivir en paz. No lo podemos consentir.

Sabemos que muchos de los problemas que afectan a cada uno de nuestros pueblos y ciudades, tienen difícil solución. Pero obviándolos no hacemos nada, debemos de usar la imaginación y afrontar las necesidades cotidianas como un desafío, y una oportunidad, para demostrar una vez más, que somos de confianza, que podemos hacerlo, y bien.

Tenemos que aportar ideas para dar respuesta a problemas y carencias comunes, algunas de ellas especialmente urgentes como garantizar el acceso a una vivienda digna para todos aquellos que lo necesitan; para que en nuestros pueblos la integración social y cultural de la población inmigrante sea enriquecedora y no problemática; para responder a los retos del envejecimiento de la población o mejor dicho del envejecimiento del envejecimiento; para impulsar los recursos y servicios necesarios para aquellos que por diferentes carencias sociales; sicológicas o físicas tienen mayores dificultades para desarrollar una vida normalizada......

Gure herriek, eguneroko bizitza behar dute. Gure komertzio txikiek, ostalariek, merkatuek, ematen dioten bizitza. Gure hizkuntza eta kultura sustatzeko ekimenetatik sortzen den bizitza, auzo eta kaleetan dagoen bizitza, kirol eta aisialdirako aukerak eskainiz, haurrek jolas egin dezaten inguru lasai eta garbiak eraikiz, gure ingurumen eta espazio naturalak errespetatu eta zainduz, horrela biziberrituko ditugu gure herriak.

Baina horretarako herritarren konfidantza irabazi behar dugu.  Ez engainu eta gezurrekin, ez lortuezinezko proiektu erraldoiekin, ezta ere bakar batzuen onurarako diren egitasmoekin. Gure herritarren konfidantza irabazteko bide bakarra eguneroko lanak emango digu. Ez daukagu ezer ezkutatzekorik, urte asko daramatzagu gure herriaren alde lanean, eta zalantzarik gabe, Euskadi gaur egun dena ez litzateke izango EAJ gure erakunde ezberdinetan egon izan ez balitz.

Nuestro objetivo es dotar de más calidad de vida a los ciudadanos y ciudadanas. El desarrollo de Euskadi es el resultado del esfuerzo de cada uno de los municipios, ciudades y territorios. Euskadi es un pueblo en marcha, activo y productivo, pero también solidario con las personas y comprometido con un desarrollo humano y sostenible que no entiende un progreso a costa de que algunos se queden en el camino, que no entiende que para avanzar económicamente haya que degradar y destruir el entorno.

Euskadi es así, porque sus pueblos y ciudades lo son. Gracias a todos y cada una de las personas que han apostado por trabajar por este país, hoy somos lo que somos. Un pueblo avanzado que está a la altura de cualquier vecino de la Unión Europea.

Bukatzera noa.

Bizi dugun une honetan, alderdiak bere gaitasun eta indar guztiak agertu behar ditu, gizartearen aurrean bere proiektu politikoa azalduz eta gure herri izaera aldarrikatzeko tresnarik egokiena bihurtuz. Herri bat gara, bakean bizi nahi dugu, eta erabakitzeko eskubidea daukagu. Horretarako EAJko gizon-emakumeok osatzen dugun familia inoiz baino batuagoak agertu behar gara gizartearen aurrean, lehen asmatu izan dugun bezala, hurrengo hauteskundeetan ere asmatu dezagun.

Gora Euskadi Askatuta!!!
Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...