Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV-k berrikuntzaren alde egin du, Gipuzkoan enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko
Jeltzaleen Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok arlo ekonomikoan ezker abertzalearen jarrera kritikatu du, eta herritarrei dei egin die igandeko hauteskundeetan parte-hartze handia lortzeko, enpresetan konfiantzarik ez duen Gipuzkoako erakunde nagusirik berriro ez izateko; izan ere, Gipuzkoaren etorkizuna enpresen eta industriaren esku dago.
EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olano Elgoibarren izan da gaur goizean. Bertan, Batzar Nagusietako presidentegai Eider Mendozarekin, Elgoibarko egungo alkate Alfredo Etxeberriarekin, Elgoibarko (Ane Beitia) eta Mendaroko (Irune Berasaluze) alkategaiekin, eta Debabarrenako boluntarioekin, berrikuntzaren alde egin du, Gipuzkoan enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeo.
Horren harira, Markel Olanok adierazi du, Gipuzkoako enpresen etorkizuna ikerketan eta berrikuntzan dagoela, produktu gehiago, proiektu gehiago eta enpresa berriak sortzeko, eta honakoa gogorarazi du: “Enpresek sortzen dute Gipuzkoako enpleguaren %85. Hori dela eta, berrikuntza zentroekin, teknologia zentroekin, unibertsitateekin, Lanbide Heziketa zentroekin, edo Elgoibarren garatutako Asmaola bezalako proiektuekin – hain zuzen ere, Alfredo Etxeberria alkateak garatutako proiektua – elkarlanean berrikuntza hori arlo ekonomikora eta enpresetara hedatu behar dugu, izan ere, enpresen eta industriaren esku dago Gipuzkoako ekonomiaren eta gizartearen etorkizuna”.
Gainera, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak honakoa esan du: “Gipuzkoan eta, bereziki, Donostialdean, osasun arloan ezagutza handia dago. Beraz, eta teknologia zentroen iradokizuna kontuan hartuta, konpromisoa hartzen dugu bio eta nanoteknologiaren ezagutza enpresetara hedatzeko agentzia sortzeko. Uste dugu, baldin eta agentzia hori martxan jartzen badugu, enpresa berriak, jarduera ekonomiko berria eta produktu berriak sortuko direla eta, ondorioz, Gipuzkoako ekonomia-egitura piskanaka eraldatuko da”.
Ezker abertzalearen porrota
Baina aitzitik, Markel Olanoren iritziz, azken lau urteotan ezker abertzaleak errealitate horretatik urrun bizi izan da eta ez dio garrantzirik eman ekonomia-sustatzeari. Hortaz, Olanok segidakoa salatu du: “Ezker abertzaleak ekonomia-sustatzeko aurrekontu-saila heren bat gutxitu du, ez dio kasurik egin krisiari aurre egiteko planak egiteko egin dizkiogun eskariei, eta sentsibilitate falta handia izan du, eta horrek, eragina du enpresetan, langileetan eta gazteen etorkizuneko enpleguan. Gogoan izan, Gipuzkoak ekonomia berritzeko eta enpresa sendoak izateko duen gaitasunaren mende dagoela gazteen enpleguaren etorkizuna, eta gazteek kanpora enplegu bila joan behar ez izatea”.
Horrenbestez, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak herritarrei dei egin die igandeko hauteskundeetan parte-hartze handia lortzeko, enpresetan konfiantzarik ez duen Gipuzkoako erakunde nagusirik berriro ez izateko; izan ere, Gipuzkoaren etorkizuna enpresen eta industriaren esku dago.
Nabarmenak...
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



