Euzkadi Buru Batzarra

Nor Gara

Ezagutzera eman
Jone Berriozabal Bóveda

Jone Berriozabal Bóveda

ABBko presidentea

Zuzenbidean lizentziatua naiz. Legebiltzarkide izan nintzen (2008-2020), zinegotzi Barrundiako Udalean (2018-2019), Erakunde Harremanetarako sailburuorde (2020-2023) eta Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatu (2023-2024). 2016 eta 2020 bitartean ABBeko burukide izan nintzen. Orain Araba Buru Batzarreko buru naiz.

Abertzale, jeltzale, euskaldun, euskaltzale eta feminista bezala definitzen dut neure burua. Ezaugarri horiek nire bizitza pertsonal eta politikoan harrotasunez daramatzat aldean eta erakusten ditut. Abertzalea naiz, noski, baina nik jeltzalea naizela esatea lehenesten dut. Jeltzalea izateak herri eredu propioa izatea esan nahi duelako. Berezko eredu instituzional, sozial edo ekonomikoetan lan egitea esan nahi du, abertzale direla dioten beste batzuen ereduetatik oso aldenduta.

EAJ-PNV izan da azken berrogei urteetan gure herria modernizatu duena, giza garapenaren eta bizi-kalitatearen estandar guztietan Europako abangoardiara eraman arte. Gainera, Alderdiak, hori guztia gure herriarekiko, berezko hizkuntza dugun euskararekiko eta kulturarekiko maitasunik sakonenetik egiten jakin du.  Euskaditik demokraziaren aldeko borrokaren buru izan gara, lehenik frankismoaren aurka eta gero ETAren aurka. Beti defendatu ditugu, gehiegitan bakardadean, gure eskubide historikoak. Gure herriaren eraikuntza instituzionala eta gure autogobernuaren defentsa gidatu ditugu. Orain, nazio-eraikuntza berri baten alde ari gara lanean.  Benetan uste dut nahi beste arrazoi ditugula harrotasunez EAJ-PNV garela esateko. Esan dezagun ozen eta argi, konplexurik gabe, nor garen, zer egin dugun eta, batez ere, zer nahi dugun Euskadi eta bertan bizi garen pertsona ororentzat. 

Familia giroan eta umetan hasi nuen 

EAJ-PNVrekiko harremana, naturaltasunez eta ilusioz, 16 urterekin alderdikide bihurtu nintzelarik. 25 urte baino gehiago igaro dira ordutik! Barne mailan EGI-Arabako Lurralde Kontseiluko kide izan nintzen eta 2016-2020 aldian Araba Buru Batzarreko burukide idazkaria izan nintzen. 2024ko azaroan, Arabako alderdikideek bere konfiantza eskaini zidaten EAJ-PNVren Arabako barne-politikaren buru izateko, Araba Buru Batzarreko lehen presidente emakume gisa. Ohorez, erantzunkizunez, umiltasunez eta lanerako gogo eta ilusio handia duten alderdikideez lagunduta hasi dut erronka.

Benetan sinesten dut herri ikuspegia gogoan izanda lan egin behar dugula, erakundeen arteko lankidetzan oinarrituta, eta euskal lurralde bakoitzaren berezitasunak errespetatuz eta elkarren osagarri izanik. Helburua argia da: lurralde-oreka  zaintzea eta, edonon bizi garelarik ere, euskal herritarron ongizatea bermatzea.

Ezagutzera eman