Euzkadi Buru Batzarra
Nor Gara

Unai Hualde Iglesias
NBBko presidentea
Altsasun jaioa naiz (1976-07-25), Zuzenbidean lizentziaduna naiz eta urteotan aholkularitza juridikoan aritu izan nintzen Zuzenbide Publikoaren alorrean. Nafarroa Bairen ordezkari gisa Altsasuko zinegotzi eta alkate izan nintzen (2007-2011),ondoren Geroa Baiko parlamentari 2025etik, Nafarroako Parlamentuko presidente 2019tik eta Euzkadi Buru Batzarreko burukide 2015, Napar Buru Batzarraren presidente naizen aldetik.
“Plazer txiki-handiak” gozatzen ditut: ibilaldi lasaia itsasertzetik edo menditik (ahal dela aldapa handirik gabe); era askotako biografiak eta eleberriak irakurtzea (poliziakoak, historikoak,…); askotariko serieak eta pelikulak ikustea; poteoa lagunartean; gure gastronomia; bidaiatzea eta toki interesgarriak ezagutzea; musika entzutea,… eta txikitasunaren edertasunak irakatsi didan filosofia hori aplikatzen saiatzen naiz politikan, jendea zoriontsuago egiten laguntzeko aukerak sustatzen saiatzen bainaiz.
EAJ-PNVko alderdikide egin nintzen 1999. Urtean, Altsasuko Uri Erakundean, Xabier Arzalluz eta Ardanza Lehendakaria erreferentetzat hartuz. Nire inguru hurbilean, erreferente eta eredu ditut José Manuel Goikoetxea (“Fardel”), Aguirrebengoa edo Urbiola. Gero eta argiago daukat EAJ-PNV dela Euskadi askeago egiteko aukerarik jatorrena.
Altsasuar harroa naiz: aniztasuna ezaugarri duen herria, guztiz aberasgarria. Han ikasi ditut nire ibilbide politikoan praktikara eramaten saiatu naizen baloreak: ezberdina errespetatzea, elkarrizketa, akordioetara iristeko bokazioa… Horri lotuta, giza eskubideen eta indarkeriarik ezaren defentsa irmoa. Euskararen defentsa ahaztu gabe, jakina, guretzat lingua navarrorum den hau, euskal herritar guztion ondarea delako, etorkizunerako kohesio elementua.
Horixe da, nire aburuz, EAJ-PNVk ordezkatzen duna: alderdi demokrata, humanista eta justicia sozialarekin konprometitua. Erronka faltan ez gaude: belaunaldi berriekin konektatzea gure herrian abertzaletasunaren sentimendua bizirik gordetzeko. Nire konpromisoa, militantzia, lana, inplikazio eta ahalegin guztia, horretara bideratuta egongo dira.