Euzkadi Buru Batzarra
Nor Gara

Manu Tejada Lambarri
Abanto-Zierbenakoa naiz, Las Carreras auzokoa, hain zuzen; Bilbon jaio arren, han bizi izan naiz beti, eta hala jarraitzen dut. Enpresa Zientzietan diplomaduna naiz eta, gogoratzen dudanetik, politika inguruan bizi izan dudan gauza izan da. 1999an zerrendaburu hautatu ninduten arren (oposizioan egon ginen legegintzaldi hartan), 2003an, historian lehen aldiz, abantoarrek EAJ-PNV aukeratu zuten alkatetzarako, eta ni izan nintzen orduan alkate. Ardura hori nire gain hartzeko ohorea izan nuen 2013ko otsailera arte.
Enkarterritik zetorren familia abertzale batean hazi nintzen, alderdi sozialista oso errotuta zegoen udalerri batean, baina oso gazterik hasi nintzen eskualdeko EGIko taldean (18 urterekin alderdikidetu nintzen), jeltzaleen ideiek gizartea eraldatzeko duen ahalmenarekiko sentimendu sendo batek bultzatuta. Garai hartan eta Meatzaldean ez zen ohikoa gazte bat EAJ-PNVrengana hurbiltzea, baina oso talde aktiboa ginen; militantzia biziko urteak izan ziren, eta haien oroitzapen onenetako batzuk gordetzen ditut oraindik.
Benetan uste dut bizipen haiek eta aldez aurretik Uri Erakundeko juntatik pasa izana eraman nindutela 1999ko udal hauteskundeetan zerrendaburu jeltzalearen izendapena onartzeko pausua ematera. Urte hartan ezin izan zen izan, baina 2003koetan, Abanto-Zierbenako herrikideek beren konfiantza EAJ-PNVrengan jarri zuten, eta beraz, ni neu aukeratu ninduten alkate, herriko udal kudeaketa eramateko. 2013ko otsailera arte alkate izateko ohorea izan nuen, baina, beste erantzukizun batzuei aurre egiteko, lekukoa eman behar izan nuen.
Politikaren gaitasun eraldatzailean sinesten duen horietakoa naiz, eguneroko bizitza eraldatzen duten erabakiak hartzeko daukagun bide demokratikorik garrantzitsuena delako. Eta politika bidea bada, EAJ-PNV da eraldaketa sozial, ekonomiko eta abar horiek egiteko tresna. Zentzu horretan, beti izan ditut EAJ-PNVko kide izan diren eta diren urratsak jarraitzeko aukera, hala nola Ardanza, Ibarretxe, Urkullu, Arzalluz edo Ortuzar.