Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk belar-mozgailuaren espedientean EHBilduren gardentasun falta eta kudeaketa irregularra salatu du
Espediente honi buruz udal gobernuak emandako azalpenak batzordez batzorde aldatuz joan dira: 4 bertsio ezberdin eman dira
Usurbilgo EAJ-PNV udal taldeak publikoki salatzen du EH Bilduren udal gobernuak belarra mozteko makinaren espedientean eman dituen azalpenetan gardentasun falta eta kontraesan larriak daudela: “Udal gobernuak kasu honen ebazpenari buruz eman dituen azalpenek lau bertsio ezberdin izan dituzte”. Alderdi jeltzalearen ustez, espediente honetan agerian geratu da udal gobernuak kudeaketa egiteko moduan opakotasuna, inprobisazioa eta kontrol juridikoa nahiz ekonomikoa falta.
Alderdi jeltzalearen arabera, espediente honi buruz eta makinaren entrega atzeratu izanagatik udal gobernuak emandako azalpenak batzordez batzorde aldatuz joan dira. Lehenik, bonu zehatz baten bidez ebatzi zela baieztatu zen; ondoren, kontratistak egindako proposamen hutsa izan zela adierazi zen; gero, zinegotziak batzordean emandako azalpenak interpretazio okerra izan zirela onartu zuen; eta azkenik, udal teknikariak berak aitortu zuen bonuaren proposamena udalarena izan zela.
EAJ-PNVren ustez, azalpenen bilakaera honek agerian uzten du ez dagoela bertsio argi eta sendo bat, eta horrek areagotzen du espedientearen inguruko zalantza politiko eta teknikoa.
Hala ere, jeltzaleek azpimarratu dute arazoa ez dela kontraesan politikoa bakarrik. Izan ere, udal teknikariak berak aitortu du legezko bidetik kanpoko jarduketak egin zirela, eta horrek agerian uzten du kudeaketa eskasa eta kezkagarria dagoela kontratazio publikoa bezalako eremu bereziki sentsiblean.
EAJ-PNVren iritziz, gertatutakoak erakusten du ezinbestekoa dela administrazio-prozedurak zorrotz errespetatzea eta espediente guztietan trazabilitate osoa bermatzea. “Kontratu publikoekin ez dugu arinkeriarik onartuko. Zorroztasuna, dokumentuen kontrola eta gardentasuna eskatzen ditugu. Espediente bat gaizki kudeatzen denean, ez da nahikoa hilabete batzuk geroago nahasmendu bat egon dela esatea”, adierazi dute. Agerian geratu da udal gobernuak kontratazio publikoan jarduteko duen modu traketsa.
EAJ-PNVk gogorarazi du, gainera, oposizioak txosten juridikoa eskatu izan ez balu agian inoiz ez litzatekeela egoera hau argituko. Horregatik, Usurbilgo jeltzaleek kontrol-lana egiten jarraituko dute, Usurbilgo Udalean kudeaketa gardena, zorrotza eta legezkoa bermatzeko. Kontratazio publikoan ez dago lekurik inprobisaziorako edo asmakizunetarako.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
IRUN
2026/02/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



