Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/03/26

EAJ-PNVk Urmendi Haurreskolen Partzuergoan berehala sartzea exijitu dio EH Bilduri

EH Bilduk 2024tik Urmendi Haurreskolen Partzuergoan sartu behar dela badakien arren, ez du neurririk hartu, luzapena amaitzean zerbitzuaren doakotasuna eta Hezkuntza Sailaren ekarpena arriskuan jarriz.
EAJ-PNVk Urmendi Haurreskolen Partzuergoan berehala sartzea exijitu dio EH Bilduri

Oiartzungo EAJ-PNVk EH Bilduren Udal Gobernuak Urmendi Haurreskolaren etorkizunari dagokionez duen erabateko gelditasuna salatu du, agintean dagoen alderdiari "utzikeriaz" jokatzea eta zentroaren egonkortasuna bermatzeko funtsezko erabakiak hartzeko duen erantzukizuna saihestea egotzita. 2024az geroztik, EH Bilduk badaki Urmendi Euskadiko Haurreskolen Partzuergoan sartu behar dela, doako eta kalitatezko hezkuntza zerbitzua bermatzen duen Eusko Jaurlaritzaren erakunde publiko batean. Hala ere, Udal Gobernuak ezer egin gabe jarraitzen du eta ez du urrats zehatz bat bera ere eman trantsizio hau aurrera eramateko. Orain, luzapena amaitzearekin batera, zerbitzuak bere doakotasuna galtzeko arriskua du, Hezkuntza Sailaren ekarpena amaitzen baita.

EAJ-PNVren ustez, aukera bideragarri bakarra Urmendi Haurreskolen Partzuergoan sartzea da, hasieratik ezarri zen bezala. Janire Mitxelena Oiartzungo EAJ-PNVko bozeramailearen esanetan, “EH Bilduk erabateko planifikazio eta erantzukizun falta erakutsi du. Nahiz eta jakin Urmendi Partzuergoan integratzeko beharra dagoela, ez dute ezer egin. Trantsizioa dagoeneko eginda egon beharko luke, eta dagoen gelditasunak hezkuntza-zerbitzuaren jarraitutasuna eta kalitatea arriskuan jartzen du”.

Partzuergoa Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du eta hau funtsezkoa da Urmendiren doakotasuna eta finantza-egonkortasuna bermatzeko. Urmendi Oiartzungo familia askorentzat funtsezko zerbitzua da, lana eta familia uztartu ahal izateko. “Onartezina da Urmendiren etorkizunak airean jarraitzea. Familiek eta langileek segurtasuna eta argitasuna merezi dute. Udal Gobernuak kanpoko erantzunen zain egoteari utzi eta egoeraren gidaritza hartu behar du. Plan propiorik ez izatea ez da aukera bat”, azpimarratu du Mitxelenak.

Jeltzaleek EH Bilduren Udal Gobernuari eskatu diote bere erantzukizunak saihesteari uzteko eta berehala jarduteko. “Urmendiren etorkizunaren kudeaketa seriotasunez eta konpromisoz hartu behar da. Bere egonkortasuna bermatzeko aukera bakarra Haurreskolen Partzuergoan integratzea da. Erabaki argiak hartzeko eta Urmendiren etorkizuna beste atzerapenik gabe bermatzeko garaia da”, amaitu du Mitxelenak.

 

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...