Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/03/25

Lehendakariak dei egin dio euskal mugikortasun jasangarriaren sektoreari egungo testuinguruan bere indarguneetan konfiantza izan dezan

Imanol Pradales Lehendakariak eta Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak inauguratu dute Europa hegoaldean erreferente den MUBIL Mobility Expo azokaren 5. edizioa. Aurtengoan, 110 enpresak parte hartzen dute, eta gero eta profil industrialagoa eta nazioartekoagoa dute. Lehendakariak mugikortasun jasangarriaren industriaren euskal sektorearen sendotasunean konfiantza izateko eta aukera-unea aprobetxatzeko eskatu du.
Lehendakariak dei egin dio euskal mugikortasun jasangarriaren sektoreari egungo testuinguruan bere indarguneetan konfiantza izan dezan

Gaur egun bizi dugun ziurgabetasun ekonomiko eta energetikoaren testuinguruan, MUBIL Mobility Expo erakusketak berriz ere agerian uzten du lurraldearen eta, oro har, Euskadiren gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileen beste adibide bat, pixkanaka-pixkanaka mugikortasunari lotutako industriaren eraldaketan aurrera egiten jarraitzeko deia eginez, enpresen, erakundeen eta eragile ekonomikoen arteko lankidetzatik abiatuta.  Edizio hau «Eraldatzen duen mugikortasuna» lelopean egingo da, eta digitalizazioak eta berrikuntza teknologikoak bultzatutako mugikortasun jasangarria industrian, erregulazioan, hiri-garapenean eta pertsonen bizi kalitatean sortzen ari den inpaktu ukigarrian jarriko du arreta.

Bere hitzaldian, Imanol Pradales Lehendakariak gogorarazi du azken hilabete hauetan ziurgabetasun globalak kezka sortu duela. Hala ere, konfiantzazko mezu bat helarazi nahi izan dio sektoreari. "Gaur, hemen eta orain, gaitasunak eta indarrak ikusten ditut, sektore oso bat abian ikusten dut, eta abagune bat ikusten dut", nabarmendu du. Era berean, "hobeto egiten ari direnengandik" ikastea proposatu du, eta gogorarazi du Euskadi 2030 Industria Plana hurrengo urteetarako ibilbide-orria dela, eta bertan Euskadik Europako "Industria Azelerazioko Arloa" izatea lortu behar duela.

"Autogintzak, esaterako, 38.200 lanpostu sortu, eta 24.800 milioi fakturatzen ditu Euskadin. Asko dugu jokoan. Eta Herri bezala asmatu behar dugu.  Teknologiak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatu ditzakegu, dogmatismorik eta aurreiritzirik gabe: erregai sintetikoak, bioerregaiak, elektrifikazioa, edota hidrogenoa. Baina garbi eduki behar dugu bideak ez duela atzera bueltarik. Mugikortasun adimentsua eta jasangarria dela etorkizuna. Eta lasterketa honetan, orain dela Herri aurreratuen artean kokatzeko unea", adierazi du Lehendakariak.

Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak adierazi duenez, MUBILek eta Ficobak antolatutako azoka mugikortasun jasangarri eta adimendunarekin lotutako enpresa, teknologia zentro, entitate eta erakundeetarako "elkargune eta lankidetza erreferentzial" gisa sendotu da azken urteotan. "Aurten ere, gure industria sareak Gipuzkoa eta Euskadi mugikortasunaren sektoreko eraldaketaren punta-puntan kokatzeko dituen gaitasunak eta erabakitasuna erakusten ditu azokak. Aukera bikaina da sinergiak sortzeko, lankidetza sustatzeko eta Europarekiko loturak indartzeko, gure mugetatik kanpo datorren gero eta parte hartzaile gehiago baititugu”, aiderazi du Mendozak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...