Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/03/17

EH Bilduk arazoa sortu zuen “Lurpeko aparkalekuari ez" esatean, eta orain gezurretan dabil

EH BILDU errealitatea berridazten saiatzen ari da, baina gertaerak argiak dira. Gaur egungo arazoa beraiek sortu zuten, Seminarioko lurpeko aparkalekuari "ez" esatea eta Bergarako mugikortasuna eta aparkalekua hobetzeko proiektua geldiaraztea erabaki zutenean, besteak beste.
EH Bilduk arazoa sortu zuen “Lurpeko aparkalekuari ez

Gainera, Udalak kontratatutako enpresak egindako azterlanean ez du kontuan hartu Bergarako EAJk planteatutako proposamena: Ibargarai 3 aparkalekuko arrapalatik Seminarioko patioaren izkinara sartzea eta han Osteta kantoiaren azpitik igaro eta eraikin berriko garajeetan sartzea. Aukera bideragarria da, Ikerlekuko bizilagunei eta oinezkoei kalterik egin gabe sarbidea konpontzea ahalbidetuko lukeena.

Errealitatea oso argia da: lurpeko aparkalekua Seminarioaren azpian eraiki izan balitz, gaur egun Ikerlekuko "Nobedades" etxebizitzek dagoeneko konponduta izango lukete garajeetarako sarbidea, eta Ikerlekutik eta Ostetatik ez litzateke autorik pasako. Gainera, Aranzadi ikastolak eta Bergarak Seminarioko patio berritua, modernoa eta egungo beharretara egokitua izango lukete, eta herriak pairatzen duen eta EH BILDUk ukatzen duen aparkaleku arazo larriaren zati bat konponduta egongo litzateke.

Hala ere, EH BILDUren egungo gobernuak obra geldiaraztea erabaki zuenean, ez zituen bere erabakiaren ondorioak neurtu. Ondorioz, hartutako erabaki politikoak arazoak sortzen ari da gaur egun; lehen irtenbidea zegoen tokian, gaur arazoak.

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk argi utzi nahi du egungo egoeraren erantzule bakarra EH Bildu dela, bera izan baitzen lurpeko aparkalekua EZ eraikitzea erabaki zuena, erabaki horrek Bergaran eta bertako bizilagunengan izango zuen eragina baloratu gabe.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...