Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aretxabaletako EAJ-PNVk atzera bota du EH Bilduren Mugikortasun Plana, proposatutako hainbat neurritan desadostasunak dituztelako
Talde jeltzaleak aparkalekuak Araba Ibilbidera eramatea eta Otalora eta Lausita bidearen itxiera partziala kritikatu ditu. Andramari kalean noranzko aldaketa gehiago aztertzeko eta Araba Ibilbideko eta Errekabarren kaleko tarte banatan noranzko bakarra ezartzeko eskatu dute.
Aretxabaletako EAJ-PNVren udal taldea kezkatuta agertu da udal gobernuak onartu berri duen Mugikortasun Planarekin. Proposamen batzuekin bat etorri arren, talde jeltzaleak ados ez dauden hainbat puntu kritiko azpimarratu ditu.
Partekatutako puntuen artean, irisgarritasuna hobetzeko hirigintza-jarduketa eta trafikoa baretzeko neurriak daude. Proposatutako irtenbideetan xehetasun gehiago ez dagoenez, trafikoaren abiadura kontrolatzeko neurrien inplementazioak orekatua izan behar duela adierazi dute.
Oinezkoentzako zebra bideak hobetzea ere egokitzat jo dute, besteak beste, zebrabideak pintatzea eta argiztapena hobetzea. EAJ-PNVk agintaldi hasieratik eskatu zuen ekimen hori, eta lehentasunezkotzat jo du.
EAJ-PNVko udal taldea ados agertu da disuasio-aparkalekuak ezartzeari buruzko proposamenarekin, baina azpimarratu du kontu handiz arautu behar dela, zaharkitutako ibilgailuentzako edo autokarabanentzako aparkaleku iraunkor bihur ez dadin. "Horrelako neurriek disuasio-aparkalekuak kontrolik gabeko epe luzeko aparkaleku ez bihurtzea bermatu behar dute", adierazi dute.
Hala ere, hainbat planteamendutan talde jeltzaleak desadostasun argia agertzen du, hala nola Otalora kaletik Lausita/Iturrizarrera sartzeko bidea trafikoari partzialki ixtea. Hori egin ahal izateko, beharrezkoa da noranzko bikoitza ezartzea eta Iturrizar eta Txarapea arteko bide-zatia zabaltzea, espaloia estutuz. Jeltzaleen taldeak ez du uste aldaketa hori justifikatuta dagoenik, eta oinezkoen eta ibilgailuen arteko bizikidetza hobetuko duten jarduketak eginez, irekita uztea proposatu dute.
EAJ-PNV ez dator bat aparkalekuak Araba Ibilbidera eramateko ideiarekin ere. Etorbide horretan aparkalekuak jartzeak ikuspena murrizten du eta txirrindularien zirkulazioa zailtzen du. Honek garbi mantendu beharko litzatekeen arteria nagusi bat Ibilgailuz kargatzen du. Jeltzaleek ibilgailuen bidea estutzeak, trafikoa baretuz eta espazio hori oinezkoen eta bizikleten mugikortasunera bideratuz, beste planteamendu handiago bat behar duela uste dute.
Azkenik, Aretxabaletako EAJ-PNVk Andra Mari kaleko zirkulazioaren noranzkoa aldatzeko proposamenak azterketa eta kontraste maila handiagoa behar duela uste du, Aretxabaletako erdigunetik Eskoriatzarako norabidean sortzen den trafikoan duen eragina aztertuz. Trafiko hori, gaur egun Loramendi eta Araba Ibilbidearen artean banatuta dagoena, Loramendin soilik kontzentratuko litzateke.
Azken Osoko Bilkuran hasierako onarpena eman zaio, eta ondoren jendaurrean jarri da, behin betiko onartu aurretik. Hori dela eta, Aretxabaletako talde jeltzaleak proposamenak aztertzeko eta horri buruzko edozein objekzio edo hobekuntza planteatzeko deia egin die herritarrei.
EAJ-PNVk alternatiba konstruktiboak lantzen jarraituko du, eta udal gobernuari bere plana berrikusteko eskatuko dio, kezka horiei aurre egiteko eta herritarren behar guztiak behar bezala beteko direla bermatzeko.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
IRUN
2026/02/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



