Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/03/06

EAJ-PNVk Arrasaten segurtasun kamerak jartzea eskatu du berriz, lapurretak direla eta

Jeltzaleek hainbat aldiz planteatu dute neurri hori, bide segurtasuna hobetzeko eta segurtasun integrala indartzeko. Azken proposamena 2026ko aurrekontuen negoziazioan aurkeztu zen, baina orain arte ez du aldeko erantzunik jaso EH Bilduren partetik.
EAJ-PNVk Arrasaten segurtasun kamerak jartzea eskatu du berriz, lapurretak direla eta

Duela gutxi, Arrasaten gertaera larriak izan dira, eta udalerriko segurtasuna zalantzan jarri dute, hala nola harrapaketak, tiroketa bat eta lapurretak. Bide-segurtasunarekiko kezka, azken urteetan izandako harrapaketen ondorioz, eta segurtasun integrala, lapurreten eta tiroketen ondorioz, areagotu egin dira bizilagunen artean. Gainera, hainbat negozio itxi behar izan dituzte, jasan dituzten lapurretengatik.

Arrasateko EAJ-PNVko bozeramaile Ander Garayk adierazi duenez, "segurtasuna da Udalaren ardura nagusietako bat, eta premiazkoa da udalerriko segurtasuna bermatzeko neurri egokiak hartzea".

Jeltzaleek behin baino gehiagotan proposatu diote EH Bilduren udal gobernuari Arrasateko kale nagusietan segurtasun kamerak jartzea, bide segurtasunaren hobekuntzan beste pauso bat emateko eta, aldi berean, segurtasun integrala indartzeko tresna gisa. Azken proposamena 2026ko udal aurrekontuen negoziazioan aurkeztu zen, udal gobernuaren aldetik erantzun positiborik jaso gabe.

Hainbat adibide daude inguruko herrietan, hala nola Urretxun, non kamerak instalatzeak nabarmen lagundu baitu delinkuentzia murrizten eta bide-segurtasuna handitzen.

Garayk nabarmendu duenez, "segurtasun kamerak instalatzea lehen urratsa baino ez da, baina beharrezkoa da beste neurri asko hartzeko Arrasaten segurtasun integrala lortzeko".

EAJ-PNVk udal gobernuak proposamen hau martxan jartzeari uko egin izana deitoratu du. Espero dute, azkenean, “gobernuak aitzakiak jartzeari uztea eta guztion segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzeari ekitea”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...