Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk berretsi du multilateralismoa eta Europar Batasuna indartzearen premia, indarraren legearen aurrean
Xabi Otxoa: “Herrien borondatea eta nazioarteko arauak errespetatu behar dira beti; printzipioa bera da Ukranian, Palestinan, Iranen, Kuban edo Groenlandian”
Testuinguru geopolitiko gero eta nahasiagoan, mundua blokeetan zatitzen ari den honetan eta indarraren logikak berriz ere erdigunea hartu nahi duenean, EAJ-PNVk berretsi du gatazkak bideratzeko bidea ez dela inposaketa, baizik eta multilateralismoa, nazioarteko zuzenbidea eta Europar Batasun sendo, kohesionatu eta eraginkorra. Ildo horretan, talde jeltzaleak oso positiboki baloratu du osoko bilkuran lortutako adostasuna, bere ekimenetik abiatutako presako ebazpen-proposamenaren harira.
EAJ-PNVren bozeramaile Xabier Otxoa batzarkideak azpimarratu du adostasunak ezinbestean islatu behar duela “printzipio demokratikoen aldeko jarrera koherentea”, eta ez dagoela lekurik anbiguotasun erosoentzat: “Giza eskubideek ez dute sestra bikoitzik onartzen”, adierazi du. Halaber, ohartarazi du “hautazko isiltasuna ere posizioa hartzeko modu bat” dela, eta erakundeek ez dutela zilegi begirada beste aldera eramatea gertatzen denaren edo eragilearen arabera.
Horretarako, ezinbestekoa da Nazio Batuen Gutuna, nazioarteko araudia eta giza eskubideen unibertsaltasuna erreferentzia irmo gisa kokatzea. Otxoaren esanetan, Europar Batasunak ez du “bigarren planora” mugatu behar bere burua; aitzitik, bere balioetan oinarrituta, eragile politiko eta diplomatiko gisa sendotu behar du nazioartean, indarraren legearen aurrean erantzun sendoak emateko.
EAJ-PNVk, era berean, onartezina dela nabarmendu du indarraren legearen normalizazioa eta dinamika neoinperialen berpiztea. Hori dela eta, multilateralismoaren aldeko apustua nabarmendu du, nazioarteko auziei heltzeko eta gatazkak konpontzeko bide legitimo gisa. Otxoak argi azaldu du koherentzia hori dela demokraziaren oinarria: “ez dago giza eskubideak defendatzeko modu fidagarririk, printzipioak aukeran aplikatzen baditugu”.
“Ezin dugu normaltzat hartu lurralde baten etorkizuna kanpotik erabaki nahi izatea, presio politiko edo ekonomikoaren bidez. Herrien borondatea eta nazioarteko arauak errespetatu behar dira beti; printzipioa bera da Ukranian, Palestinan, Iranen, Kuban edo Groenlandian”, azpimarratu du. EAJ-PNVren ustez, printzipioak aukeran aplikatzen direnean, sinesgarritasun demokratikoa bera ere higatzen da, eta horrek ahuldu egiten ditu bakea eta egonkortasuna eraikitzeko oinarriak.
Horrenbestez, talde jeltzaleak defendatzen du Gipuzkoako Batzar Nagusietan lortutako adostasuna ez dela adierazpen formal hutsa: gizarte kohesioaren, bizikidetzaren eta demokraziaren defentsaren aldeko norabide politiko argia da. Azken buruan, Gipuzkoak eta Euskadik Europarekin lerrokatutako ekarpena indartzen du, bakearen, zuzenbidearen eta lankidetzaren aldeko apustu irmoaren bidez.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
IRUN
2026/02/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



