Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVren ekimenari esker, datorren ikasturtetik aurrera Usurbilgo Haurreskola sare publikoan integratuko da eta doakoa izango da
Usurbilgo EAJ-PNVk “poz handiz” baloratzen du Usurbilgo Haurreskola zerbitzua Haurreskolen Partzuergo publikoan integratzeko erabakia. Talde jeltzaleak urte luzez egindako aldarrikapena errealitate bihurtuko da, eta datorren ikasturtetik aurrera 0-2 urteko zerbitzua publikoa, doakoa eta unibertsala izango da.
Orain arte, Usurbil izan da haurreskolako matrikula ordaindu behar zuen udalerri bakarra Buruntzaldean. Egoera horrek, herriko familiak desabantailan kokatzen zituen eskualdeko gainerako herriekin alderatuta. Hemendik aurrera, desberdintasun hori amaitu egingo da, eta Usurbilgo familiek baldintza berdinetan izango dute sarbidea zerbitzu publikora.
Bestalde, integrazio prozesuak egungo haurreskolako zazpi langileri Partzuergo sarean integratzeko aukera emango die. EAJ-PNVk hasieratik defendatu du prozesu hau langileen eskubideak errespetatuz eta lanpostuen egonkortasuna bermatuz egin behar zela. Konpromiso hori berresten dugu, eta erakunde bakoitzari dagokion ardura hartzeko eskatzen zaio.
EAJ-PNVk gogorarazi nahi du ekimen hau lehen aldiz aurkeztu zutenean, bai publikoki bai udal plenoan, “zenbaitek zalantzan jarri zutela prozesuaren bideragarritasuna”. Are gehiago, publikoki adierazi zen “ez zegoela bermerik eta ezinezkoa izango zela aurrera eramatea”. Gaur, ordea, errealitateak erakutsi du borondate politikoa dagoenean zailtasunak gainditu daitezkeela.
Usurbilek ezin zuen salbuespen bat izaten jarraitu. Ezin genuen onartu gure herriko familiek zerbitzu publiko eta unibertsal batengatik ordaintzen jarraitzea, inguruko herrietan doakoa den bitartean. Gure eredua argia da: haurreskola zerbitzuak publikoa, doakoa eta unibertsala izan behar du.
Usurbilgo EAJ-PNVk azpimarratu nahi du gaurkoa “albiste ona” dela herriarentzat. Pauso erabakigarria da hezkuntza arloan berdintasunean sakontzeko. Horregatik, jeltzaleek konpromisoa berretsi dute: “lanean jarraituko dugu Usurbil herri justuago baten alde eta kalitatezko hezkuntza eredua bermatzeko”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
IRUN
2026/02/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



