Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/02/27

EAJ-PNVk beharrezkotzat jo du “kontakizuna osatzea” Abotsanitzek gobernuan daramatzan 32 hilabeteren ondoren

Oposizioan exijitzea errazagoa da gobernuan gauzatzea baino.
EAJ-PNVk beharrezkotzat jo du “kontakizuna osatzea” Abotsanitzek gobernuan daramatzan 32 hilabeteren ondoren

Hondarribiko EAJ-PNV Udal Taldeak balorazioa egin du egungo udal gobernua abiatu zenetik igaro diren 32 hilabeteen inguruan, eta udal kudeaketaren inguruko “kontakizuna osatzeko” beharra azpimarratu du.

Jeltzaleen arabera, azken hilabeteotan garatutako jarduera askok aurreko agintaldietan bultzatu eta izapidetutako proiektuetan dute jatorria, urteetako plangintza eta udal lanaren emaitza direlako. Horien artean aipatu dituzte Sabino Arana kaleko esku-hartzea, Muliateko Gizarte Zerbitzuen udal bulego berria, hiri-autobusaren proiektuaren hasiera, Santiago kalearen berrurbanizazioa, Arrantzale auzoko lanak eta San Nikolas zubiaren berritzea.

Era berean, adierazi dute Saindua Gaztelekua, aurreko agintaldian hasitako obra izan arren, oraindik amaitu gabe dagoela, nahiz eta legealdi honen hasieran jada martxan egon.

Bestalde, EAJ-PNVk gogorarazi du Abotsanitzek oposizioan zegoenean egindako eskaera nagusietako batzuek —hala nola kiroldegia hobetzea edo bidegorri sarearen garapenak— oraindik ez dutela aurrerapauso nabarmenik izan bi urte eta erdi baino gehiagoko gobernuaren ondoren.

Azkenik, udal talde jeltzaleak kezka agertu du elkarlan-guneen galeragatik eta oposizioak udaleko proiektu estrategikoetan duen parte-hartze errealaren faltagatik.

“Gobernatzea ez da soilik proiektuak gauzatzea; aurretik egindako lana aitortzea, entzutea eta Hondarribiaren mesedetan adostasun zabalak eraikitzea ere bada”, adierazi dute EAJ-PNVtik.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...