Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ordiziaren etorkizuneko erronkei erantzuteko ibilbide-orri estrategikoa adostu dute EAJ-PNVk eta EH Bilduk
2026ko udal aurrekontuan ahalbidetzeaz gain, agintaldiaz haratago doazen aldebiko konpromezuak itxi dituzte, besteak beste, euskara, hirigintza garapena, udal ekipamenduak eguneratzea eta zerbitzu publikoaren indartzea ahalbidetzeko.
-
EAJ-PNVren eta EH Bilduren arteko akordio politikoa Ordizian
Hitzarmena - 2026/02/25
Ordiziako EAJ-PNVk eta Ordiziako EH Bilduk 2026ko aurrekontuen onarpenerako akordio estrategikoa adostu eta sinatu dute. Akordio honek 2026ko ekitaldia gainditzen du, herriarentzat estrategikotzat jo diren hainbat gai eta inbertsio urteroko aurrekontu baten esparrua gainditzen dutelako, eta, ondorioz, hurrengo ekitaldietan ere aurrekontuetan eragina izango dutelako.
Negoziazioak azaroan hasi ziren, eta ordutik bi alderdiek hainbat bilera egin dituzte interes estrategiko berdintsuen inguruan. Oso hasieratik egon da adostasunerako borondatea, Ordiziaren interes orokorra lehenesteko.
Akordio honen helburua da udalerriaren erronka eta lehentasunei epe ertain-luzeko ikuspegitik erantzutea, egonkortasun instituzionala eta proiektu estrategikoen bideragarritasuna bateratuta. Horrela, 2026ko aurrekontuak onartzeko oinarri sendoa jartzen da, eta, aldi berean, jarraipena eta koherentzia ematen zaie udalerriarentzat funtsezkoak diren ildo estrategikoei.
Akordioaren eduki zehatzak eranskin gisa doaz, bere horretan. Bertan jasotzen dira, besteak beste, euskararen inguruko konpromisoak, HAPOaren berrikuspenari lotutako plangintza, kirol azpiegituretan eta auzoetan egingo diren esku-hartzeak, Kulturlab/Herri Antzokiari lotutako jarduketak, landa-bide publikoen mantentzea eta hainbat zerbitzu eta prozeduren hobekuntzak.
Akordioan 2026ko aurrekontuetarako jasota ekimenen zenbatekoa 5.059.150 eurotakoa da, eta horietatik 4.350.000 eurotako munta duten inbertsioak mailegu bidez finantzatuko dira. Edonola ere, akordioan hurrengo ekitaldietan jarraipena izango duten inbertsio estrategikoak ere lotu dira, hala nola, Tximista eta Altamira lotuko dituen igogailua, Majori-Altamira kiroldegiaren eraberritzea, Herri Antzokiaren eraberritzea, landa-bideen konponketa edo Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra.
Bi alderdiek adostasuna ardura politikoz hartu dutela azpimarratu nahi dute, Ordiziak dituen erronka estrategikoei modu eraginkorrean heltzeko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
IRUN
2026/02/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



