Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/02/25

EAJ-PNVk Udal Gobernuari dei egin dio beharrezko erabaki politikoak har ditzan Ikerlekuko oinezkoek trafikoa jasan ez dezaten, beren segurtasunaren mesedetan.

EHBilduk parte-hartze prozesu bat proposatu du orain, gobernuak alde bakarretik erabaki duen sarbide baten hirigintza elementuak erabakitzeko.
EAJ-PNVk Udal Gobernuari dei egin dio beharrezko erabaki politikoak har ditzan Ikerlekuko oinezkoek trafikoa jasan ez dezaten, beren segurtasunaren mesedetan.

Duela aste pare bat, hirigintza batzordean, teknikariek EAJ-PNVren proposamenari buruzko txosten bat aurkeztu zuten, aparkaleku publikoaren egungo sarbidearen ondoan Novedadesen eraikinerako sarbidea ez egiteko, trafiko berriek Ikerleku eta Iparragirre kaleko oinezkoen lehentasuna zapuztuz.

Gai honetan, EAJ-PNVk uste du udala ez dela ari interes komunaren alde, sustatzailearen interes partikularraren alde baizik. "Askotan esan dugu, hori da gure iritzia, eta argi eta garbi ikusten dugu, garage horiek Ikerlekutik sartzeko erabakia hartu ondoren, behin eta berriz aurpegia ematen dutenak udal teknikariak direla”, adierazi dute jeltzaleek.

"EHBilduk ez du aurpegia ematen, diote jeltzaleek, ezta udaletxeko batzordeetan ere. Horregatik, erabakiak politikariek hartu eta defendatu behar dituztela aldarrikatzen dugu, horretarako izan baitira aukeratuak. Udal-teknikarien lana, dagokion gobernuaren planteamenduak legezkotasunaren barruan dauden ala ez esatea da. Alkateak, hirigintza-batzordeko burua izanik, ez ditu bere eginkizunak betetzen, eta azalpenak  teknikarien esku uzten ditu beti. "

Hori dela eta, EAJ-PNVk azpimarratu du bideragarria dela Novedadesen garajeetarako sarbidea Ibargaraitik egitea, Ikerlekutik igaro gabe, Ibargaraitik sarbide bakarrarekin, aparkaleku publikorako eta Novedadesen lurrazpiko sarrerarako. Horretarako, EHBilduko gobernuari eskatzen dio beharrezko erabaki politikoak har ditzala, bere gobernu-betebeharra bete dezala, EAJ-PNVren proposamenak eta bergararren eskaerak denboran atzeratzen saiatu beharrean.

Ikerlekuren eta Novedadesen gaiari buruz udalak egin duen azken proposamena adarjotzea iruditu zaigu, herriaren zerbitzura dagoen edozein agintariren mailarik ez duena. Kontua da gobernu-taldeak, alkatea buru duela, enpresa bat kontratatzea erabaki duela partaidetza-prozesu bat egiteko, hori bai, trafikoak Ikerlekutik joateko erabaki mugiezinarekin. Haiek erabakia hartu dute, eta orain zer erabakiko dute bizilagunek? Loreontzien kolorea, lore- edo zuhaitz-espezieak, jarri beharreko eserlekuak? Semaforoari beste kolore bat gehitu behar bazaio, edo, agian, banaketako zenbat furgoneta pasatuko diren egunean Novedadesen etxabeetako negozio berrietara? "adierazi dute jeltzaleek.

Ez gatoz bat "parte-hartze prozesuaren" fartsa horrekin, ez dituztelako errespetatzen Bergarako herritarrak, ezta herritar guztiak ere.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...