Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/02/10

Aldundiak AP-8arekin lotune bat eraikiko du Galarretan (Hernani), trafikoa arindu eta Donostialdeko loturak hobetuko dituena

Konexio berriak Miramonerako eta Hernanirako sarbideak erraztuko ditu, GI-20 errepidea, Ospitaleetarako igoera eta Errekalde-Galarreta errepidea deskargatuko ditu, eta ingurune osoaren segurtasuna eta arintasuna hobetuko ditu.
Aldundiak AP-8arekin lotune bat eraikiko du Galarretan (Hernani), trafikoa arindu eta Donostialdeko loturak hobetuko dituena

Gipuzkoako Foru Aldundiak lotune berri bat eraikiko du AP-8an, Galarreta parean, Hernanin. Donostialdeko ingurune honetako zirkulazioa bideratuz; Miramonekin, ospitaleekin eta Hernanirekin loturak hobetuko dira eta trafikoa arinduko da intentsitate handiko zenbait puntutan. Lehen urrats gisa, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamenduak eraikuntza-proiektua idazteko lizitazioa atera du. Udazkenean erredakzioa amaituta, ondoren proiektua garatzeari ekingo dio Aldundiak. Gutxi gorabehera, inbertsioa 15 milioi euro ingurukoa izango da, eta lotune berria errealitate bihur liteke bi urteko epean, Felix Urkola diputatuak aurreratu duen bezala. Datu horiek proiektuaren definizio teknikoarekin zehaztuko dira, edonola ere.

Mugikortasunari dagokionez, lotura berriak aukera emango du gaur egun GI-20 errepideak, Ospitaleetarako igoerak eta Errekalde eta Galarreta arteko GI-2132 errepideak jasaten duten trafiko-karga arintzeko, baita Martuteneko biribilgunea arintzeko ere. Gaur egun puntu horietan biltzen diren mugimendu asko autobiderako sarbide berriaren bidez bideratuko dira, eta eremu osoan zirkulazio ordenatuagoa, arinagoa eta seguruagoa lortzen lagunduko dute. Era berean, jarduerak mesede egingo die bereziki egunero parke teknologikora, ospitaleetara eta Hernaniko Galarreta eta Estubegi enpresa eta industria garapenetara sartzen diren pertsona, ikasle eta langileei, eta Donostia eta Hernani arteko konektibitatea hobetuko du.

Proiektuak, gainera, Miramonerako bidegorriaren jarraipena eta oinezkoentzako ibilbide bat prestatzea aurreikusten du, mugikortasun jasangarriko alternatibak eta ingurunearen integrazioa indartuz, eta, gainera, Galarretako barne trafikoen berrantolaketa osatuko du, biribilgune berriak eta barne trafikoa erraztuko duten konexioak proiektatzen baitira eremu horretan.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...