Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/02/09

EAJ-PNV Berdintasun Mahaian izan da erantzukizun instituzionalagatik, eta baztertu gabe batzen duen berdintasuna defendatzen du

Otsailaren 5ean, ostegunean, Hondarribiko Udaleko Berdintasun Mahaiaren lehen deialdia egin zen, udal ordezkaritza duten alderdi politikoei zuzenduta.
EAJ-PNV Berdintasun Mahaian izan da erantzukizun instituzionalagatik, eta baztertu gabe batzen duen berdintasuna defendatzen du

Hondarribiko Udaleko EAJ-PNV udal taldea Berdintasun Mahaiaren bilerara joan da erantzukizun instituzionalagatik eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko duen konpromiso irmoagatik, konpromiso hori urteak daramatza aktiboki defendatzen eta lantzen hainbat erakundetan.

 Bileraren hasieran, EAJ-PNVk bere atsekabea adierazi du Berdintasun Mahaiaren lehen saioa berdintasunaren ikuspegitik Alardean soilik zentratzea erabaki izanagatik. Zaila da ulertzea hau izatea berdintasuna bere osotasunean landu beharko lukeen organo baten lehen gaia, Hondarribian erronka ugari daudenean modu partekatuan aurrera egiteko.

Ikuspegi horren ondorioz, EAJ-PNVk Berdintasun Mahaiaren esparruan Alardeari buruzko iritzirik ez ematea erabaki du, eta berriro berretsi du berdintasun erreal eta eraginkorraren alde lanean jarraitzeko duen borondatea, baita adostasun zabalak sortuko dituzten politikak bultzatzekoa ere.

Bilera bitartean, udal taldeak eskatu du Berdintasun Mahaiaren lanak batasunetik eta akordiotik aurrera egiteko aukera ematen duten esparruetara bideratzea, arreta jarriz emakumeen autonomia ekonomikoan, zaintza sisteman, berdintasunean oinarritutako hezkuntzan, indarkeria matxistaren prebentzioan eta parte-hartze sozial eta politikoan.

EAJ-PNVk azpimarratu du berdintasuna ezin dela bazterketa ideologikotik eraiki, eta kezka agertu du Alardea modu jakin batean ospatzeko duten hautu libre eta zilegiagatik ehunka emakume kanpoan uzten direlako. Berdintasuna, adierazi dutenez, batzen duen espazioa izan behar da, ez zatitzen duena.

EAJ-PNVren ustez bereziki kezkagarria da Berdintasun Mahaiaren formulazio honek — emakumeen bazterketa ideologikoa normalizatzen duenakAbotsanitz eta EH Bilduk osatutako udal gobernuaren babes politikoa izatea. Udal taldearen iritziz, ez da kontu tekniko hutsa, baizik eta berdintasuna nola ulertzen den eta espazio instituzionaletan nor sartzen den —eta nor kanpoan uzten den— zehazten duen erabaki politikoa.

EAJ-PNVtik berretsi dute elkarrizketaren, errespetuaren eta bizikidetzaren kulturaren alde lanean jarraituko dutela, Alardeari dagokionez ere, konmemorazio historiko hau ulertu eta ospatzeko modu ezberdinen arteko errespetua gizarte gisa aurrera egiteko oinarri ezinbestekoa dela defendatuz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...