Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/02/02

Irungo EAJ-PNVk Irun eta Hondarribia Plaiaunditik lotzeko berriro eskatu dio Estatuko Gobernuari

San Lorentzo paduraren birnaturalizazioak eta berreskuratzeak kirol-pistak Txenpereneara eramatearekin batera joan behar du. Proiektu hori talde jeltzaleak bultzatu du
Irungo EAJ-PNVk Irun eta Hondarribia Plaiaunditik lotzeko berriro eskatu dio Estatuko Gobernuari

Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Espainiako Gobernuaren Erronka Demografikorako ministroak Irungo Udalera egindako bisitaren aurrean, Irungo EAJ-PNVko bozeramaile Gorka Álvarezek Irun eta Hondarribia Plaiaundi eta Amutetik lotzeko eskaera egin dio. Oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabide hori, Estatuaren eskumena dena, herritarren eskakizun bat da eta, ministerioak duela ia urtebete hartutako konpromisoa gorabehera, puntu horretako lanak oraindik ez dira lizitatu; beraz, Hendaia, Irun eta Hondarribia mugaz gaindiko konexiorako itxaronaldia luzatzen ari da.

Iazko otsailean, Plaiaundi eta Iparralde hiribidea lotzen dituen Pierre Lotiko tarte berria inauguratu zen eta, maiatzean, Irungo EAJ-PNVk Irungo Udaleko Obra, Mantentze eta Azpiegitura arloa kudeatzen zuela, Juan Thalamas Labandibar kaleko azken eraikina eraitsi zen, Euzko Alderdi Jeltzaleak hala eskatuta. Irun eta Hendaia arteko lotura hobetzea ahalbidetu duten bi jarduera dira, Bidasoa ibaiaren eta eskualdeko natura-ondarearen balioa azpimarratuz. Orain, erabateko lotura lortzeko, Espainiako Gobernuaren lizitazioa falta da.

Horrela, Irungo EAJ-PNVko bozeramaile Gorka Álvarezek, Hezeguneen Munduko Egunean, Sara Aagesen ministroari "Estatuko Gobernuari urtez eskatu diogun lotura lortzea erregutzen diogu, baina ez da iristen. Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraitzen du hezeguneak lehengoratzen eta balioztatzen, baina ez dago oinezkoen eta bizikleten arteko loturari buruzko berririk. Hiria Hendaiarekin lotuta dago jada eta azken zati hori falta litzateke Txingudiko badiako hiru udalerriak batzen dituen ingurune natural eta pribilegiatu batean bide berde bat izateko".

Txenperenea, gertuago

Lotura horrek Plaiaundiko padurak berreskuratzea sustatuko du, gaur egun kirol-pistak dituen gunea. Eusko Jaurlaritzaren Kaia proiektuaren barruan, "San Lorentzoko padura handitzea eta lotzea eta kirol-ekipamendua kentzea" aurreikusten da. Horrela, pistak Txenpereneara lekualdatuko dira, 2018an Irungo EAJ-PNVk egindako proposamenaren ondoren kokapen irmoa dena.

"Bidasoa Atletiko Taldeari eta Txingudi Errugbi Klubari bakoitzak izan ditzakeen kirol diziplina eta proiektuen araberako instalazioak eman behar dizkiegu, hirian bertan, Irunen, garatu ahal izateko. Proiektu hori enkargatzeko moduan dago, kirol-kluben, Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean beharrizanen hitzarmena gauzatu delarik; Txenperenea aurrera eramatea bultzatzen jarraituko dugu, Irungo EAJ-PNVk Udalean duen jarrera edozein dela ere; gaur egun, Udal Gobernutik", adierazi du Gorka Álvarez bozeramaile jeltzaleak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...