Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk salatu du terrazak arautzeko ordenantza benetako elkarrizketarik eta adostasunik gabe inposatu dela, Abotsanitzen ohiko jardunaren arabera
Udal Osoko Bilkurak bihar jorratuko ditu terrazen ordenantza eta EAJ-PNVk kiroldegiko kuoten itzulketa proportzionalerako aurkeztutako mozioa
Hondarribiko EAJ-PNVk ez du babestuko Abotsanitzek bihar Udal Osoko Bilkurara eramango duen terrazen ordenantzaren behin betiko onarpena, uste baitu jarraitutako prozesua parte-hartze itxurakoa izan dela, baina benetako elkarrizketarik eta adosteko borondaterik gabea.
Prozesua abiatu zenetik, EAJ-PNVk argi adierazi zuen beharrezkoa zela espazio publikoaren erabilera arautuko zuen ordenantza bat izatea, herritarren, auzokideen eta ostalaritzaren arteko bizikidetza hobetzeko helburuarekin. Era berean, prestutasuna azaldu zuen ordenantza hori lantzeko eta ekarpenak egiteko.
Hala ere, errealitatea oso bestelakoa izan da. Urte eta erdi baino gehiagoz, gobernu taldeak bilerak egin ditu auzo-elkarteekin eta norbanako batzuekin, baina oposizioarekin egindako lana ia hutsala izan da. Zaila da parte-hartzeaz hitz egitea oposizioari dokumentazioa eta kasu zehatzak lantzeko aukera prozesua abiatu eta 13 hilabetera ematen zaionean, eta EAJ-PNVk hala eskatu duelako soilik.
Oposizioarekin egindako lehen benetako lan-bilera, planoak mahai gainean jarrita eta egoerak eremuz eremu aztertuta, erabakiak ia guztiz hartuta zeudenean egin da. Gertaera honek argi erakusten du Abotsanitzen jardun-modua: lehenik erabaki, eta gero deitu. Eta, ondoren, prozesua parte-hartzailetzat saltzea.
Emaitza da Hondarribiko eremu askoren berezitasunak kontuan hartzen ez dituen ordenantza bat, espazio publikoaren erabileran egoera bidegabe eta zentzugabeak sor ditzakeena, jarduera ekonomiko desberdinen artean irizpide desorekatuak ezarriz. Gainera, onarpena azkartzea erabaki da, jada ezagutzen diren arazoen konponketa gerorako utziz, arazo horiek zuzenean herritarrei eta sektore ekonomikoei eragingo dietenean.
EAJ-PNVren ustez, espazio publikoaren erabilera arautzea beharrezkoa da, baina ez edozein modutan eta ez edozein preziotan. Adostasunik gabe sortzen den eta propaganda politikorako tresna gisa erabiltzen den ordenantza batek nekez lagunduko du benetako bizikidetza hobetzen.
Arduraz jokatuta, EAJ-PNVk ez du planteamendu hau babestuko, eta ez du parte hartuko makillaje politiko hutsa den ariketa honetan.
Udal Osoko Bilkura berean, EAJ-PNVk Hondartza Kiroldegiko kuoten itzulketa proportzionala eskatzeko mozioa defendatuko du, 2025eko urtarrilaren 31n saunan izandako sutea dela eta urtebete baino gehiagoz erabili ezin izan diren zerbitzuei dagokiena.
EAJ-PNVren ustez, ez da bidezkoa erabiltzaileek gozatu ezin izan dituzten zerbitzuengatik ordaintzen jarraitzea, eta udal gobernuari itxiera edo murrizketa errealaren denborari egokitutako erantzun argia, arduratsua eta proportzionala eskatu dio.
Mozio honen helburua da egoera bidegabe bat zuzentzea, herritarrek egindako ahalegina aitortzea eta baliabide publikoen kudeaketan ekitate eta erantzukizun irizpideekin jardutea.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


