Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/01/28

EAJ-PNVk alternatiba egingarri bat proposatu du trafikoa Ikerlekutik ez eramateko

Alkateak eta bere gobernu taldeak bergararren interes komuna eta, batez ere, oinezkoen babesa errespetatuko duen alternatiba bat bilatzeko erakutsi duten jarrera itxiaren aurrean, EAJ-PNVk proposamen berri bat egin du Novedadeseko garajeen sarrerarako.
EAJ-PNVk alternatiba egingarri bat proposatu du trafikoa Ikerlekutik ez eramateko

Elkarrizketa saiakerak, alternatibak aztertzeko proposamenak eta Hirigintza batzordean egindako planteamenduak ez ditu aintzat hartu Bergarako Udal Gobernuak.

Jeltzaleek gogorarazi dute euren zinegotziek, hirigintza batzordean Nobedades eraikinaren oinarrizko proiektua aurkeztu zutenetik, lanean aritu direla Bergarako herritarrei irtenbide egokiagoa eta gogokoagoa bilatzeko. "Azken orduan bizilagunei azalpenak ematen eta errealitatearekin bat ez datozen irtenaldiekin erantzuten dabiltzanak alkatea eta haren gobernua dira, eta, jakina, ez dugu inolako parte-hartze ariketarik ikusi, ez udal barruan, ez herritarrekin, hainbesteko desadostasuna eta protesta eragiten ari den gai baten aurrean", adierazi du Bergarako EAJ-PNVk.

Formazio honek udalerrian duen organo gorenak ez du amore ematen udal gobernuak sortu duen gatazka honi beste irtenbide bat emateko, eta udal gaien barne batzordean teknikariekin alternatibak aztertu dituela ziurtatzen du.

"Hasteko, Novedades kantoia erabat txertatuta dago bergararren artean, oinezkoentzako lehentasunezko sarbide gisa, Ibargarai, Zurradero eta inguru historikoa lotzeko. Udalak esan arren gaur egun 75 ibilgailu sartzen direla Ikerlekutik, ondo daki, urrutitik ere, trafiko hori ez dagoela pasabide horretan, ibilgailuak erabat mugatuta baitaude. "EAJ-PNVren esanetan, udal gobernu baten komunikazioan bidezkoak ez diren adierazpen alderdikoiak iruditzen zaizkigu".

Jeltzaleek azterketa errealista egiten dute mugikortasunaren ikuspegitik, eta ezaugarri oso egokiak dituzten oinezkoentzako hainbat bide biltzen dituen ardatza dela diote:

     • kantoi segurua da, ez dago auto trafikorik eta hori denen gustukoa izaten da.

     • kantoia erosoagoa da, malda lauagoa du. Belanbide kantoiak, Ramon MªLili kaleak edo Harrizuri kaleak malda handiagoa dute.

     • kokapen ona du herriko mugikortasunean.

2021ean udal gobernuak "BERGARAKO HIRI MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO PLANA esleitu zuen. "Mugikortasun Jasangarrian, hirigunerako oinezkoen mugikortasuna sustatu behar da, eta oinezkoentzako lehentasunezko ardatzak sustatu behar dira, eta auzoen eta erdigunearen arteko lotura eroso eta segurua erraztu behar da. Hain zuzen ere, Ikerleku kantoiaren oinezkoen erabilera bermatuz, auzoen eta erdigunearen arteko lotura eroso eta segurua lortzen da "(Planaren zirriborroak zioen bezala).

Beraz, kantoi hori oinezkoentzat izateak interes orokorreko balioa du. Jeltzaleen ustez, interesgarria da Ikerleku/Bidekurutzetako eraikin berriek garajeak izatea, etxebizitza horietan bizi diren pertsonek baldintza hobeak izango baitituzte. Hala ere, interes orokorreko oinezkoentzako Ikerleku kantoiaren aldaketa eta birmoldaketa ez da zuzena; izan ere, bizilagunen eta oinezkoen bizi-baldintzak aldatu eta okertzeaz gain, herrigunearen ezaugarri funtzionalak ere kaltetuko bai dira.

Bergarako EAJ-PNVk, beste aukera bat proposatzen du udal gobernuaren itxikeriaren aurrean. Azterketa serio bat egiteko eskatu du, Osteta kantoiaren azpiko pasabidetik garajeetara zuzenean sartzeko.

Obrak dirauen bitartean, udalak berak berariaz onartzen du, lanek dirauten bitartean, Nobedadesera Seminarioko patiotik zuzenean sartuko direla obrako ibilgailuak.Gaur egun bezala karpak instalatuta jarrai dezake espazio txiki bat okupatuz, eta patioaren erabiltzaileentzako eragin negatiborik eta segurtasun-galerarik gabe.

"Obra osoan zehar soluzio honek balio badu, behin betiko sarbiderako ere balioko du, Ikerlekutik igaro gabe eta oraingo oinezkoen ardatza zapuztu gabe, oinezkoentzako aldaketarik gabe, alegia”,diote amaituz, jeltzaleek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...