Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk kiroldegiko kuoten zati baten itzulketa eskatu du, urtebetez sauna eremua itxita egon ondoren
Hondarribiko EAJ-PNV Udal Taldeak mozio bat aurkeztuko du hurrengo osoko bilkuran, Udał gobernuari eskatuz kiroldegiko kuoten itzulketa proportzionala egin diezaien erabiltzaileei, 2025eko urtarrilaren 31an Hondartza Kiroldegiko sauna eremuan izandako suteak eragindako zerbitzuen itxieraren ondorioz.
Sutea gertatu zenetik, sauna eremua eta hari lotutako beste zerbitzu batzuk itxita daude, eta oraindik ez dira konponketa-lanak hasi, ezta halako egoera batean aplikatu beharreko premiazko prozedura martxan jarri ere.
Denbora honetan guztian, ehunka erabiltzailek kuotak osorik ordaintzen jarraitu dute, zerbitzu guztiak erabili ezin izan dituzten arren, eta horrek egoera bidegabea sortu du herritarrentzat.
EAJ-PNVk azpimarratu duenez, “zerbitzu publiko bat osorik eskaintzen ez denean, Udalak eragindako kaltea aitortu eta modu proportzionalean konpentsatzeko betebeharra du”. Udal taldearen ustez, neurri hau justiziazkoa eta arduratsua da.
Osoko bilkuran eztabaidatuko den mozioak, halaber, Udal Gobernuari eskatzen dio hilabeteko epean honako hauek aurkez ditzala: instalazioen egoerari buruzko txosten zehatza, obrak egiteko egikaritze-egutegi argia eta erabiltzaileei aplikatuko zaien
konpentsazio ekonomikoaren formula.
“Ez da soilik instalazio bat konpontzea; urtebetez zerbitzu gutxiago jasota kuota bera ordaindu duten erabiltzaileak errespetatzea da kontua”, adierazi dute EAJ–PNVtik.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


