Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/01/19

Ana Azkotia: Ez ditugu aurrekontuak abenduaren 31 baino lehen bozkatu ez zegoelako akordiorik, hori da leporatzen zaidana

Ana Azkoitia alkateak lehen aldiz hitz egin du herritar batek bere aurka jarritako salaketaren aurrean. "Aurrekontuen Foru Araua urratzea" eta kontuak "blokeatzea" leporatzen dio alkateari.
Ana Azkotia: Ez ditugu aurrekontuak abenduaren 31 baino lehen bozkatu ez zegoelako akordiorik, hori da leporatzen zaidana

"Aurrekontuen prozesuan ez da legez kontrako ezer egon. Foru Arauak jasotzen duen moduan, abenduaren 31 baino lehen ezin izan ditugu aurrekontuak onartu”, adierazi du alkateak. "Nire lana izan da oposizioko alderdi guztiei aurrekontuen zirriborroa aurkeztea, eta lehen bertsio hura egokitzen joatea, Tokiko Gobernuaren eta oposizioaren arteko adostasuna lortu dugun arte. Akordioa itxi dugu, eta 2026ko aurrekontuak urtarrilaren 28ko osoko bilkuran bozkatuko dira. Nire betebeharra zen azkeneraino negoziatzen jarraitzea, eta lehenengoan amore ez ematea, Udal Gobernuak bere burua islatuta ikusten ez zuen aurrekontua ontzat emanez. Osoko bilkura deitzea alkatearen eskumena da, eta orain arte horretarako baldintzarik ez zela ematen iritzi diot". “Oposizioko alderdiei argi azaldu nien adostasunik ezean, ez nuela udal osoaren ohiko bilkura deituko. Akordioa geroago iritsi da, eta onarpena ere hala iritsiko da. Horixe da leporatzen zaidana”.

Akordioaren arabera, EH Bilduk eta Azkoitia Baik "abstentzioaren alde egingo dute eta aurrekontuak onartu egingo dira. Ez dago besterik esateko. Uste dut salaketak ez duela zentzurik, eta ezta ibilbide juridikorik ere, baina nire erantzukizunak eta ardurak neure gain hartzen ditut. Beti egin izan dut eta egiten jarraituko dut ".

Aurrekontuen inguruko negoziazioak zailak izan direla onartu du, eta oposizioak egoera muturrera eraman duela. "Zorionez, gai izan gara egoera berbideratzeko, eta gaia beste eszenatoki batera eramateko”.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...